2015(e)ko urtarrilaren 6(a), asteartea

HAUSNARKETA

Blog honetan zehar, ikusten duzuenez, egindako lan guztiari esker, hainbat berri irakurri eta landu ditugu. Ze notizia nahi genuen aukeratzeko, orri desberdinetan agertzen zen informazioa irakurri behar izan dugu (Internet-aren erabileraz). Horrela, leku desberdinetako informazioaz jabetu gara eta gaur egun hezkuntzak bizi duen egoeraz ere ohartu gara. Esan beharra daukagu, ez gaudela oso ohituta Internet-eko hainbat lekutatik informazioa irakurtzera, baina mota hauetako lanak eginez, konturatzen gara informatikak duen garrantziaz eta honek dakarren onuraz.  Era berean, gure ondorio pertsonalak garatzera lagundu digu eta ikusi dugu hezkuntza herritar guztientzako funtsezkoa dela eta eraberritzea beharrezkoa dugula.

Beste hainbat gauzen artean, egindako lan praktikoa azpimarratu nahiko genuke. Gutxitan landu ditugu blog honetan zehar garatutako jarduerak eta etorkizunerako baliagarria izango zaigu honelako erronkak edukitzea.

Gainera, ikasi dugu bakarrik lan egiten, lan honetan nahiko askatasuna izan dugulako. Askotan ez da hau gertatzen eta pausu zehatz batzuk garatzera ohitu behar gara, baina eskerrak lan hau desberdina izan dela. Horrela, gure autoritatea landu eta mugak non ditugun ere ikasten dugulako. Hala eta guztiz ere, taldeka zenbait jarduera eta lan ere garatu ditugu, eta honen bitartez, taldeka nahiz banakako lanak egiteko aukera ezin hobea izan dugu gure aurrean.

Aipatzekoa daukadan beste puntu bat, iturri desberdinek ematen duten informazioa izango litzateke. Lan honi esker ikusi dugu, informazio bat nola alda daitekeen ematen duen komunikabidearen arabera. Ikasi dugu, errealitatea asko aldatzen dutela eta kontu handiz ibili behar garela. Honekin lotuta, esan behar dugu leku batzuetan ematen den informazioa ez dela zuzena eta datuak konparatu behar ditugula egia zein den jakiteko.


Laburbilduz, asko gustatu zait jarduera eta batez ere egin dugun lan polit eta aberasgarri hau. Baina; hala ere, kontu handiz ibili behar gara eta informazioa web-gune fidagarrietatik hartu. 

Besterik gabe, agur bero bat eta laster arte!

GOGORATU: EZ AHAZTU IKT-ak menperatu behar dituzuela, beraz adi egon eta ikasi ahalik eta gehien. Etorkizun hurbilean oso garrantzi handikoak izango baititugu :)

http://www.sandravillapalos.com/salimos-de-nuestra-zona-de-confort/


Eta bukatzeko...hausnarketarako bideo bat utziko dizuet: