Egun on, nire irakurle maiteok! Gure azkeneko egunei aurre egiteko prest, ezta? Hemen daukazue azken aste honetan zehar egindakoa:
Lehenengo taldeak, PLE eta MOOK kontzeptuak azaldu zizkigun:
PLE
Lehenengo eta behin, PLE zer den azalerazi nahi izan ziguten: ikasleei beren ikas-prozesuaren gaineko kontrola eta kudeaketa lantzen dute.
Ofizialki 2004an sortua izan zen.
Hainbat elementu (Informazioa antolatu, elkar lanean aritu,....) eta erabilerak ditu. Eta baita alde onak eta alde txarrak ere:
-Alde onak: Hezkuntza aktiboa eta autobideratua sustatu, adin guztietara bideratua,
-Alde txarrak: Jorratutako edukien plagioa.
MOOC (Masive Open Online Course)
Dohainik edo kostu txiki batez eta mugarik gabe pertsona guztiei zuzentzen zaien programa bat da.
Zenbait aldaketak izan eta gero; arrakasta hori ikusirik, Daphne Koller eta Andrew Nguna-k plataforma ireki eta dohain bat sortu zuten, online bidezko hezkuntzarako.
Eskakizunak edo betekizunak: Ikastaro bat izatea/izaera masiboa izatea/ Online izatea/ Irekia izatea.
Mooc mota desberdinak aurkitu ditzakegu, eta haien artean:
XMOOC: gehien matrikulatuta daudenak.
CMOOC: informazio trukaketari esker, oso baliogarria da.
Azkeneko mota: aurreko bien nahasketa bat da.
Honetan ere, alde onak eta txarrak dituela ohartu behar gara:
-Alde onak: datuak eguneratu/mugagabeak dira (nahi dugunean hasi eta amaitu dezakegu), eduki onak lortu ditzakegu (mota desberdinak baitaude), hezkuntza formala indartu, ezagutza kolektiboa eraiki.
-Alde txarrak: Maila altuko ikasgaietan zehaztutako helburuak ez dira heltzen, dohainik izan arren batzuk ordaindu behar dira.
Etorkizunean, ez dago oso argi, hala ere, MOOC-ek garrantzi handia eduki dezakete. Beraz, haren eboluzioaz adi egon! :)
Bigarren taldeak; gizartean gure IKT-ak zein garrantzitsuak izan daitezkeen azalerazi dizkigute. Eta hau egiteko "atrapa un millon" bezalako programan fijaturik egin dute. Oso originala eta entreteningarria izan da. Galderak eta erantzun onak hauek izan dira:
1. Gizartean gertatu diren aldaketak hezkuntzan isladatzen dira (OSO GUTXI)
2. Desberdintasun maila izugarri handia dago gaur egungo sozializazioaren eta duela 50 urteko sozializazioan.
3. Zer ezaugarri ditu kultura multimodala? Euskarri batzuk erabiltze ditu/ teknologia ezberdinak/ formatu eta hizkuntza desberdinak.
4. Lau alfabetatze berri daude, zeintzuk dira horietako bi? Audiobisuala eta digitala/teknologikoa.
5. Zeintzuk dira faltatzen diren beste biak? Informazionala eta alfabetatzea.
6. Zein izango litzateke eskoletan helburu hezitzaile garrantzitsuetako bat? Erabiltzaile kontziente eta kritikoak heztea.
7. Zeintzuk dira alfabetatzeanitzaren dimentsioak? Instrumentala, axiologikoa, kongnitiboa eta sozioaktitudana.
8. Errekurtso intelektualen lorpenaren prozesua da eta, horiek beharrezkoak dira, kulturarekin elkareragina sortzeko nahiz modu kritikoan kultura hori birsorteko (Alfabetizatzea)
9. Aukera hauen artean, zein ez da konpetentzia informazional eta komunikatiboen garapen esparru bat? Informazioaren konstruktibismoa.
10. Informazioari buruz hitz eginez, zer gertatzen zaie ikasleei? Informazio gehiegi dutela. (Gure gizarteko arazo oso larria da, eta eskolaren beharra izango da umeek pentsamendu kritikoa garatzea).
11. Zeintzuk ziren jakintza iturriak hezkuntzan? Irakaslea eta liburuak.
12. Teknologiako ariketetan zein izan beharko litzateke irakaslearen funtzioa? Ariketen antolatzaile eta begirale izatea.
13. Ordenagailuekin irakastean, erritmo berdina eramango du klase osoak? Ez.
14. Teknologia berriek eskaintzen dizkiguten aukerak geletan egiteko mugatuta daude? Ez.
15. Gure klasea oinarritzat hartuta, ikasleok irakaslea baino gehiago dakigu IKTei buruz?
3. taldeak: IKT-ak gaur egungo eskolan Area. M. (2009) . La competencia digital informacional, Santader: UIMP aurkeztu digute
- IKT-ak hezkuntzaren kalitatea hobetzen dute?
Ez du zertan izan behar; izan ere, irakasleok erronka bat daukagu gure aurrean (erabiltzen gaituak izan behar gara)
- Hezkuntzaren ereduaren oinarriak: Kolaborazioa sustatu, haurrei arazoak planteatu, haurrak gaitasunak garatu, diziplina ezberdinak integratu, informazioaren bilaketerako eta hausnarketerako estimulatu, irakaslea behatzailea eta antolatzailea.
- DEKALOGOA:
1. Garrantzitsuena pedagogia da, ez teknologia
2. IKTen erabilera ez da bat-batean nabaritzen.
3. Metodo didaktikoa da ikaskuntza sustatzen duena.
4. IKTak praktikaren bidez ikasten dira.
5. Erabilera indibiduala edo kolektiboa izan daiteke.
6. Alfabetatze gaitasuna aintzat hartu behar da.
7. Lanaren planifikazioa beharrezkoa.
8. Curriculum-eko helburu eta edukiak kontuan hartu behar dira.
9. Multialfabetatzea bultzatu behar da.
KONTUAN HARTZEKO ZENBAIT GAUZA:
Dimentsioak kontuan hartzea beharrezkoa da.
Aberasgarriena inguruan dauden baliabide teknologiko eta testu inprimatuekin lan egitea da.
Helburua: etorkizunean arazoei aurre egiteko prest dauden hiritar kultu eta kritikoak heztea.
Mugikorreko zenbait aplikazio baliogarri:
-Clean master (mugikorrean dituzun gauzak ezabatzeko
- Metro Bilbao (metroa zein minutuan aterako den zehazki esaten dizu) eta Never Late 20 (autobusa noiz helduko den)
- Documentos (jaitsi aplikazio eta edozer idatzirik drivean gordetzen da)
- QR (Quite respons): Barra kodeen antzekoa da eta hau oso baliogarria da zerbait gehigarria jartzeko (informazioaren datu gehiago jartzeko). Guk, kasu honetan, nire blogera joateko beste bide bat erakutziko dizuet (zure blogera sartu nahi duen pertsona bati modu erraz eta sinpe batez):
Lehen Hezkuntzarako teknika batzuk programa oso baliogarriak erabiliz
Infografia: eskemak egiteko (sintesiak) oso erabilgarria izan daitekeena; batez ere, 5. eta 6. mailan lantzeko. Informazioa modu askotan emateko aukera paregabea ematen du. Eta honetarako hainbat programa aurkitzen ditugu; adibidez, easel. ly bidez egin daiteke. Nik egindako bat aurkeztuko dizuet (1. mailan asteko egunak erakusteko baliogarria izan daiteekena):
Besteak beste, topa ditzakegun beste programa bat Wordle izan daiteke; hau ere oso baliogarria dena umeekin lantzerako orduan. Batez ere, testuak edota definizio bat (guztion lana amankomunean lantzeko edo banaka egin daiteke; didaktika landuz) egiteko oso atsegina eta erraza da umeentzako.
Oso antzekoa den beste programa, Tagxedo da (irudiak eta definizio bat jartzeko oso baliogarria dena; adibidez, urtebetetze edota urte berria zorionak emateko,...)
Azkenik, ZooBurst eta coLAR daukagu, zein ume batzuentzat oso interesgarria izan daitekeen eta baita motibagarria ere. Izan ere, 3Dn gauzak ikustean umeei interesa piztu diezaieke. Hemen usten dizuet bideo bat ikusgai izateko nik esaten ari naizena:
HAUSNARKETA
Laburbilduz, sarrera honetan ere hainbat baliabide dituzue umeekin eta zuek ere (egunero) lantzeko eta gauza batzuk modu batean ala bestean transmititzeko aukera paregabea. Beraz, ikertu eta hasi hauek erabiltzen, oso baliagarriak baitira!
Bestetik, magistralean hiru taldeek egindako aurkezpenari buruz aritu natzaizue eta berriro ere, hezkuntzan IKT-ak duten garrantziaz azpimarratu digute, baina; betiere, aholkuak eta arriskuak kontuan hartuz. Modu egoki batean erabilita, gauza ezin hobeak lortu eta egin daitezke.
Azkenik, espero dut esandako guztia baliogarria izatea.