Egun on, irakurle maitiok!
Gaurko sarrera, aurrekoen antzera, bi ataletan banatuko dut; hau da, magistralean landutako bi gaiak eta beste aldetik, praktikan egindakoa. Beraz, hasiko gara.
- Magistralean:
Gaurko 1. taldeak aurkezturiko
gaia; hain zuzen ere,...
"la
web 2.0 en escena" : Dr. Raul Santiago eta beste hainbatek
Lehenengo eta behin, zenbait galderekin hasi dira; hala nola, zer dira www siglak?, zer eragina duen?,... Horretarako hainbat azterketa egin
dira eta horren ondorioz, hainbat galdera sortu dira. Hala eta guztiz ere, gauza bat argi eta garbi dago, gaur egunean, GARRANTZI SOZILA EMATEN
DIOLA.
Honen historia kontatu digute gainetik, hitzaldi
batekin aurkeztu zutela eta zenbait konparaketak egin zituztela.
Ondoren, behin behinean adostu ziren honen ezaugarriak aurkeztu dizkigute:
Ezaugarriak:
Honen ezaugarri orokorrak adierazteko web
1.0-rekin konparaketak egin dizkigute. Horrela, modu berean, haren eboluzioaz
jakinarazi digute.
Web 1.0: Webmasters (erabiltzaile zerbitzaria). Nabigatzailea. Egoera estatikoa.
Web
2.0: RRS irakurlea (modu errazagoa da, gure
ordenagailura nahi ditugun datuak heltzeko).
- Erabiltzaile guztiak: Bideoak, argazkiak,
blogak, ...
- sofware sozialaren sorrera
- Aplikazioak nabigatzailearen bidez
- Eguneratzeko errazak
- Adibideak: webemails, wikis, weblogs,...
- Adib. zehatzagoak: Think Free.
- Sarean sartzen eta edukiak sortzen laguntzen
digute. Egoera dinamikoa. Amaigabeko prozesu bat da (informazioa,
kritikak,...sortuz).
ELEMENTU TEKNIKO FUNDAMENTALEN ARTEAN, S.L.A.T.E.S.
(Search, Links, Authoring, Tags , Extensions, Signals)siglak begiratuz, honako
hau ondorioztatu dezakegu: erraztasun handia emango digu bilaketak egiterako
orduan. Hau da, eskuragarritasuna, pertsonalizazioa, aldakortasuna,
multimedia-teknologiak erabiltzeko, kolaborazioa,...aukerak eskuragarri izateko
aukera paregabea izango da.
web 3.0-k izango dituen ezaugarriak ere aipatu dizkigu: Irekiera eta
bateragarritasuna, eraginkorra, web 3.0 3d, informazioaren kontrol segurtasuna,
web semantikoa,...Baina, batez ere, informazio fidagarria izango dela
azpimarratu digute.
Beraz, eta laburbilduz, uste dut nahiko ondo
bideratu dutela kontuan izanda zenbait kontzeptuen zailtasunak ikusirik.
Gainera, originaltasun kutsua jarri diote haien aurkezpenari; hau da, haien
marrazkiak jarri dituzte eta hori oso ideia ona iruditu zait. Azkenik, jarri
duten bideoa, azaldu duten ideia nagusien sintesi ona dela iruditu zait. Hala
eta guztiz ere, azalpenean, gomendio bezala, esan dudan moduan, kontzeptu
batzuk zailak ziren eta hori helarazteko pausa handiagoak egitea ez litzateke
batere txarto egongo.
Gaurko 2.taldeak aurkezturiko
gaia....
E-learning programa izan da. Azalerazi digute, teknologia berriek
eragina dutela; batez ere, hezkuntzan; eta hori argi eta garbi eduki behar dugu (presente baitago).
Programa honen definizioa oso zabala denez: Europear
komisioa, EgaƱa, Ruiperez esan zutena helarazi dizkigute. kontzeptu berria da
non IKT-ren zenbait baliabide erabiltzen diren. Herramienta hauek helburuaren
arabera erabiltzen dira.
![]() |
| http://www.genaker.net/blog/la-importancia-global-del-elearning-en-paises-desarrollados-y-emergentes/ |
Definizioa aztertu ondoren, dituen ezaugarri nagusiak aipatu dizkigute:
Ezaugarriak:
- Hesi espazio-tenporalak desagertzen dira. (Ikasleek edozein lekutik eta edozein
momentutan informazioa eskuragarri baitute)
- Heziketa biguna (Ikasleen moldaera hartuz)
- Ikaslea prozesuaren erdigunea
- Irakaslea ez da erdigunea izango, ikasleek
lagunduko dio.
- Eduki eguneratuak (irakats-ikas prozesu eguneratuak ematea
posiblea egiten du)
- Etengabeko komunikazioa
E-learning
motak aurkitzen ditugu; hoien artean, hiru sakondu/ nabarmendu dizkigute
(garrantzitsuenak):
- Hezkuntza ez-presentziala (%100 birtuala)
- Hezkuntza semi-presentziala (E-learning):
honek ahalbietzen du bi irakaskuntzaren abantailak eta desabantailak ikustea
- Laguntzazko hezkuntza (guztia presentzialki egiten
da)
E-learning
Lehen Hezkuntzan
Gero eta gehiago erabiltzen hasten dira,
kontrol gehiago dute eta baita motibazio gehiago ere. Hala ere, ondorio
negatiboak sorrarazi daitezke Hezkuntza eta aisialdia ez baitira inoiz nahastu
behar.
E-learning
adibide batzuk
1. Adib.: Moodle (Egela): Unibertsitateko edo
goi mailan oso erabilia dena. Martin Dougiamans 2022an sortua.
2. Adib.: Educaplay (praktikan landutako
orrialde bat dena)- Lehen Hezkuntzan erabiltzeko oso baliogarria dena.
Laburbilduz, eta guk irakasle izango garenok,
IKT-en erabilera menperatu behar izango dugu; izan ere, etorkizunean IKT
hezkuntza prozesu guztien oinarria izango dela ez dago duda izpirik.
![]() |
| http://paulaytics.blogspot.com.es/2011/10/4-formas-diferentes-de-dar-clase.html |
- Praktikan:
Osteguneko praktikan, Hot Potatoes programa egon gara arakatzen eta honek ere, umeekin ariketak sortzeko eta egiteko programa oso baliogarria da. Gordetzeko pausu hauek jarraitu behar dira: Archivo, crear pagina web, pagina web para navegadores, eta gero eskatzen dizkizun datuak bete eta publikoa edo pribatua jarri.
Nik egindako adibidea:
![]() |
|
|
Ostiraleko praktikan, Movie
macker beste era batean lantzeko aukera erakutsi digu; hau da, kartel bat
hartu eta hauen zatiak mozten lortzen dena ikusteko. Honekin lortzen den azkeneko emaitza izugarri ona da; eta honetaz gain, kartelaren mezua hobeto ulertarazten lagundu dezake.
Guri, irakasleak, klasean honen adibide bat egiteko eskatu digu eta egindakoa hainbat eratara igo
daiteke:
- Aukera bat: DRIVE- PUBLIKO-
LINK
- Beste bat: zuzenean igo ahal
da, "bideo txertatu" eta kargatu egin eta gero ikusteko aukera dago.
- (...)
- (...)
Beraz, nik eta beste klasekide bat (Amaia) landutakoa hemen daukazue; eta esan beharra daukat nahiz eta ez kontrolatu, uste dut ez dela batere gaizki geratu. Zuen guztukoa izango delakoan hemen igota daukazue, nahi izanez gero, ikusteko :)
Ondoren; eta klaseari bukaera emateko, Voki, Speaker, poderato,... programak erakutsi eta arakatu ditugu; eta hauek; besteak beste, ahots grabaketak egiteko oso baliogarriak dira. Hau da, umeekin erabiltzeko aukera paregabea da, ipuin/istorio baten kontaketa egiteko (narrazioa lantzeko), asmakizun bat egiteko,....Gainera, oso interesgarria eta aberasgarria izan daiteke umeei arreta deitzeko modu erraz eta sinplea baita.
Hemen usten dizuet nire maskota maitia, oso lagunkoia dena:
HAUSNARKETA
Sarrera honetan, ikusi dezakezuen moduan, berriro ere, Internet-aren erabilera azpimarratzen da eta praktika garaian, umeekin zenbait ariketa egiteko modu dibertigarri, sinple, motibagarri,...azaltzen dizkizuet; irakurri ezazue oso interesgarriak diren hainbat baliabide/programa ikusiko dituzue eta horietako batzuk oso baliagarriak izan daitezke.
Animatu zaitezte horiek erabiltzera :)
Animatu zaitezte horiek erabiltzera :)


