Badakizuenez, jada lehenengo lauhilabetea bukatu dugu eta IKT-ei buruzko hainbat alderdi ikasi ditugu; hala ere, badakizue ez dela alde batera utzi behar. Eta beraz, gogotsu hartu , asko ikasi eta gure kabuz ikertu behar dugu, mundu honetan murgiltzea beharrezkoa baitugu. Izan ere, ez ahaztu, gure etorkizun hurbilean, teknologia berri hauek garrantzi handia izango dutela.
Besterik gabe, ni bezala, lauhilabete hauetan asko ikasi duzuela espero dut. Orain, gabonetaz disfrutatu eta urte berriari hasiera emateko prestatu.
Hemen jarraian, gabonak zoriontzeko nik eta nire taldeko batzuek egindako bideo bat jarriko dizuet; zuen gustukoa izatea espero dut. GABON ZORINTSUAK OPA DIZKIZUET :)
Egun on, nire irakurle maiteok! Gure azkeneko egunei aurre egiteko prest, ezta? Hemen daukazue azken aste honetan zehar egindakoa:
Magistralean:
Lehenengo taldeak, PLE eta MOOK kontzeptuak azaldu zizkigun:
PLE
Lehenengo eta behin, PLE zer den azalerazi nahi izan ziguten: ikasleei beren ikas-prozesuaren gaineko kontrola eta kudeaketa lantzen dute.
Ofizialki 2004an sortua izan zen.
Hainbat elementu (Informazioa antolatu, elkar lanean aritu,....) eta erabilerak ditu. Eta baita alde onak eta alde txarrak ere:
-Alde onak: Hezkuntza aktiboa eta autobideratua sustatu, adin guztietara bideratua,
-Alde txarrak: Jorratutako edukien plagioa.
MOOC (Masive Open Online Course)
Dohainik edo kostu txiki batez eta mugarik gabe pertsona guztiei zuzentzen zaien programa bat da.
Zenbait aldaketak izan eta gero; arrakasta hori ikusirik, Daphne Koller eta Andrew Nguna-k plataforma ireki eta dohain bat sortu zuten, online bidezko hezkuntzarako.
Eskakizunak edo betekizunak: Ikastaro bat izatea/izaera masiboa izatea/ Online izatea/ Irekia izatea.
Mooc mota desberdinak aurkitu ditzakegu, eta haien artean:
XMOOC: gehien matrikulatuta daudenak.
CMOOC: informazio trukaketari esker, oso baliogarria da.
Azkeneko mota: aurreko bien nahasketa bat da.
Honetan ere, alde onak eta txarrak dituela ohartu behar gara:
-Alde onak: datuak eguneratu/mugagabeak dira (nahi dugunean hasi eta amaitu dezakegu), eduki onak lortu ditzakegu (mota desberdinak baitaude), hezkuntza formala indartu, ezagutza kolektiboa eraiki.
-Alde txarrak: Maila altuko ikasgaietan zehaztutako helburuak ez dira heltzen, dohainik izan arren batzuk ordaindu behar dira.
Etorkizunean, ez dago oso argi, hala ere, MOOC-ek garrantzi handia eduki dezakete. Beraz, haren eboluzioaz adi egon! :)
Bigarren taldeak;gizartean gure IKT-ak zein garrantzitsuak izan daitezkeen azalerazi dizkigute. Eta hau egiteko "atrapa un millon" bezalako programan fijaturik egin dute. Oso originala eta entreteningarria izan da. Galderak eta erantzun onak hauek izan dira:
1. Gizartean gertatu diren aldaketak hezkuntzan isladatzen dira (OSO GUTXI)
2. Desberdintasun maila izugarri handia dago gaur egungo sozializazioaren eta duela 50 urteko sozializazioan.
3. Zer ezaugarri ditu kultura multimodala? Euskarri batzuk erabiltze ditu/ teknologia ezberdinak/ formatu eta hizkuntza desberdinak.
4. Lau alfabetatze berri daude, zeintzuk dira horietako bi? Audiobisuala eta digitala/teknologikoa.
5. Zeintzuk dira faltatzen diren beste biak? Informazionala eta alfabetatzea.
6. Zein izango litzateke eskoletan helburu hezitzaile garrantzitsuetako bat? Erabiltzaile kontziente eta kritikoak heztea.
7. Zeintzuk dira alfabetatzeanitzaren dimentsioak? Instrumentala, axiologikoa, kongnitiboa eta sozioaktitudana.
8. Errekurtso intelektualen lorpenaren prozesua da eta, horiek beharrezkoak dira, kulturarekin elkareragina sortzeko nahiz modu kritikoan kultura hori birsorteko (Alfabetizatzea)
9. Aukera hauen artean, zein ez da konpetentzia informazional eta komunikatiboen garapen esparru bat? Informazioaren konstruktibismoa.
10. Informazioari buruz hitz eginez, zer gertatzen zaie ikasleei? Informazio gehiegi dutela. (Gure gizarteko arazo oso larria da, eta eskolaren beharra izango da umeek pentsamendu kritikoa garatzea).
11. Zeintzuk ziren jakintza iturriak hezkuntzan? Irakaslea eta liburuak.
12. Teknologiako ariketetan zein izan beharko litzateke irakaslearen funtzioa? Ariketen antolatzaile eta begirale izatea.
13. Ordenagailuekin irakastean, erritmo berdina eramango du klase osoak? Ez.
14. Teknologia berriek eskaintzen dizkiguten aukerak geletan egiteko mugatuta daude? Ez.
15. Gure klasea oinarritzat hartuta, ikasleok irakaslea baino gehiago dakigu IKTei buruz?
3. taldeak: IKT-ak gaur egungo eskolan Area. M. (2009) . La competencia digital informacional, Santader: UIMP aurkeztu digute
- IKT-ak hezkuntzaren kalitatea hobetzen dute?
Ez du zertan izan behar; izan ere, irakasleok erronka bat daukagu gure aurrean (erabiltzen gaituak izan behar gara)
- Hezkuntzaren ereduaren oinarriak: Kolaborazioa sustatu, haurrei arazoak planteatu, haurrak gaitasunak garatu, diziplina ezberdinak integratu, informazioaren bilaketerako eta hausnarketerako estimulatu, irakaslea behatzailea eta antolatzailea.
- DEKALOGOA:
1. Garrantzitsuena pedagogia da, ez teknologia
2. IKTen erabilera ez da bat-batean nabaritzen.
3. Metodo didaktikoa da ikaskuntza sustatzen duena.
4. IKTak praktikaren bidez ikasten dira.
5. Erabilera indibiduala edo kolektiboa izan daiteke.
6. Alfabetatze gaitasuna aintzat hartu behar da.
7. Lanaren planifikazioa beharrezkoa.
8. Curriculum-eko helburu eta edukiak kontuan hartu behar dira.
9. Multialfabetatzea bultzatu behar da.
KONTUAN HARTZEKO ZENBAIT GAUZA:
Dimentsioak kontuan hartzea beharrezkoa da.
Aberasgarriena inguruan dauden baliabide teknologiko eta testu inprimatuekin lan egitea da.
Helburua: etorkizunean arazoei aurre egiteko prest dauden hiritar kultu eta kritikoak heztea.
- Metro Bilbao (metroa zein minutuan aterako den zehazki esaten dizu) eta Never Late 20 (autobusa noiz helduko den)
- Documentos (jaitsi aplikazio eta edozer idatzirik drivean gordetzen da)
- QR (Quite respons): Barra kodeen antzekoa da eta hau oso baliogarria da zerbait gehigarria jartzeko (informazioaren datu gehiago jartzeko). Guk, kasu honetan, nire blogera joateko beste bide bat erakutziko dizuet (zure blogera sartu nahi duen pertsona bati modu erraz eta sinpe batez):
Lehen Hezkuntzarako teknika batzuk programa oso baliogarriak erabiliz
Infografia: eskemak egiteko (sintesiak) oso erabilgarria izan daitekeena; batez ere, 5. eta 6. mailan lantzeko. Informazioa modu askotan emateko aukera paregabea ematen du. Eta honetarako hainbat programa aurkitzen ditugu; adibidez, easel. ly bidez egin daiteke. Nik egindako bat aurkeztuko dizuet (1. mailan asteko egunak erakusteko baliogarria izan daiteekena):
Besteak beste, topa ditzakegun beste programa bat Wordle izan daiteke; hau ere oso baliogarria dena umeekin lantzerako orduan. Batez ere, testuak edota definizio bat (guztion lana amankomunean lantzeko edo banaka egin daiteke; didaktika landuz) egiteko oso atsegina eta erraza da umeentzako.
Oso antzekoa den beste programa, Tagxedo da (irudiak eta definizio bat jartzeko oso baliogarria dena; adibidez, urtebetetze edota urte berria zorionak emateko,...)
Azkenik, ZooBurst eta coLAR daukagu, zein ume batzuentzat oso interesgarria izan daitekeen eta baita motibagarria ere. Izan ere, 3Dn gauzak ikustean umeei interesa piztu diezaieke. Hemen usten dizuet bideo bat ikusgai izateko nik esaten ari naizena:
HAUSNARKETA
Laburbilduz, sarrera honetan ere hainbat baliabide dituzue umeekin eta zuek ere (egunero) lantzeko eta gauza batzuk modu batean ala bestean transmititzeko aukera paregabea. Beraz, ikertu eta hasi hauek erabiltzen, oso baliagarriak baitira! Bestetik, magistralean hiru taldeek egindako aurkezpenari buruz aritu natzaizue eta berriro ere, hezkuntzan IKT-ak duten garrantziaz azpimarratu digute, baina; betiere, aholkuak eta arriskuak kontuan hartuz. Modu egoki batean erabilita, gauza ezin hobeak lortu eta egin daitezke. Azkenik, espero dut esandako guztia baliogarria izatea.
Gaurko sarrera, aurrekoen antzera, bi ataletan banatuko dut; hau da, magistralean landutako bi gaiak eta beste aldetik, praktikan egindakoa. Beraz, hasiko gara.
Magistralean:
Gaurko 1. taldeak aurkezturiko
gaia; hain zuzen ere,...
"la
web 2.0 en escena" : Dr. Raul Santiago eta beste hainbatek
Lehenengo eta behin, zenbait galderekin hasi dira; hala nola, zer dira www siglak?, zer eragina duen?,... Horretarako hainbat azterketa egin
dira eta horren ondorioz, hainbat galdera sortu dira. Hala eta guztiz ere, gauza bat argi eta garbi dago, gaur egunean, GARRANTZI SOZILA EMATEN
DIOLA.
Honen historia kontatu digute gainetik, hitzaldi
batekin aurkeztu zutela eta zenbait konparaketak egin zituztela.
Ondoren, behin behinean adostu ziren honen ezaugarriak aurkeztu dizkigute:
Ezaugarriak:
Honen ezaugarri orokorrak adierazteko web
1.0-rekin konparaketak egin dizkigute. Horrela, modu berean, haren eboluzioaz
jakinarazi digute.
Web 1.0: Webmasters (erabiltzaile zerbitzaria). Nabigatzailea. Egoera estatikoa.
Web
2.0: RRS irakurlea (modu errazagoa da, gure
ordenagailura nahi ditugun datuak heltzeko).
- Sarean sartzen eta edukiak sortzen laguntzen
digute. Egoera dinamikoa. Amaigabeko prozesu bat da (informazioa,
kritikak,...sortuz).
ELEMENTU TEKNIKO FUNDAMENTALEN ARTEAN, S.L.A.T.E.S.
(Search, Links, Authoring, Tags , Extensions, Signals)siglak begiratuz, honako
hau ondorioztatu dezakegu: erraztasun handia emango digu bilaketak egiterako
orduan. Hau da, eskuragarritasuna, pertsonalizazioa, aldakortasuna,
multimedia-teknologiak erabiltzeko, kolaborazioa,...aukerak eskuragarri izateko
aukera paregabea izango da.
web 3.0-k izango dituen ezaugarriak ere aipatu dizkigu: Irekiera eta
bateragarritasuna, eraginkorra, web 3.0 3d, informazioaren kontrol segurtasuna,
web semantikoa,...Baina, batez ere, informazio fidagarria izango dela
azpimarratu digute.
Beraz, eta laburbilduz, uste dut nahiko ondo
bideratu dutela kontuan izanda zenbait kontzeptuen zailtasunak ikusirik.
Gainera, originaltasun kutsua jarri diote haien aurkezpenari; hau da, haien
marrazkiak jarri dituzte eta hori oso ideia ona iruditu zait. Azkenik, jarri
duten bideoa, azaldu duten ideia nagusien sintesi ona dela iruditu zait. Hala
eta guztiz ere, azalpenean, gomendio bezala, esan dudan moduan, kontzeptu
batzuk zailak ziren eta hori helarazteko pausa handiagoak egitea ez litzateke
batere txarto egongo.
Gaurko 2.taldeak aurkezturiko
gaia....
E-learning programa izan da. Azalerazi digute, teknologia berriek
eragina dutela; batez ere, hezkuntzan; eta hori argi eta garbi eduki behar dugu (presente baitago).
Programa honen definizioa oso zabala denez: Europear
komisioa, Egaña, Ruiperez esan zutena helarazi dizkigute. kontzeptu berria da
non IKT-ren zenbait baliabide erabiltzen diren. Herramienta hauek helburuaren
arabera erabiltzen dira.
Definizioa aztertu ondoren, dituen ezaugarri nagusiak aipatu dizkigute:
Ezaugarriak:
- Hesi espazio-tenporalak desagertzen dira. (Ikasleek edozein lekutik eta edozein
momentutan informazioa eskuragarri baitute)
- Heziketa biguna (Ikasleen moldaera hartuz)
- Ikaslea prozesuaren erdigunea
- Irakaslea ez da erdigunea izango, ikasleek
lagunduko dio.
- Eduki eguneratuak (irakats-ikas prozesu eguneratuak ematea
posiblea egiten du)
- Etengabeko komunikazioa
E-learning
motak aurkitzen ditugu; hoien artean, hiru sakondu/ nabarmendu dizkigute
(garrantzitsuenak):
- Hezkuntza ez-presentziala (%100 birtuala)
- Hezkuntza semi-presentziala (E-learning):
honek ahalbietzen du bi irakaskuntzaren abantailak eta desabantailak ikustea
- Laguntzazko hezkuntza (guztia presentzialki egiten
da)
E-learning
Lehen Hezkuntzan
Gero eta gehiago erabiltzen hasten dira,
kontrol gehiago dute eta baita motibazio gehiago ere. Hala ere, ondorio
negatiboak sorrarazi daitezke Hezkuntza eta aisialdia ez baitira inoiz nahastu
behar.
E-learning
adibide batzuk
1. Adib.: Moodle (Egela): Unibertsitateko edo
goi mailan oso erabilia dena. Martin Dougiamans 2022an sortua.
2. Adib.: Educaplay (praktikan landutako
orrialde bat dena)- Lehen Hezkuntzan erabiltzeko oso baliogarria dena.
Laburbilduz, eta guk irakasle izango garenok,
IKT-en erabilera menperatu behar izango dugu; izan ere, etorkizunean IKT
hezkuntza prozesu guztien oinarria izango dela ez dago duda izpirik.
Osteguneko praktikan,Hot Potatoes programa egon gara arakatzen eta honek ere, umeekin ariketak sortzeko eta egiteko programa oso baliogarria da. Gordetzeko pausu hauek jarraitu behar dira: Archivo, crear pagina web, pagina web para navegadores, eta gero eskatzen dizkizun datuak bete eta publikoa edo pribatua jarri.
Ostiraleko praktikan, Movie
macker beste era batean lantzeko aukera erakutsi digu; hau da, kartel bat
hartu eta hauen zatiak mozten lortzen dena ikusteko. Honekin lortzen den azkeneko emaitza izugarri ona da; eta honetaz gain, kartelaren mezua hobeto ulertarazten lagundu dezake.
Guri, irakasleak, klasean honen adibide bat egiteko eskatu digu eta egindakoa hainbat eratara igo
daiteke:
- Aukera bat: DRIVE- PUBLIKO-
LINK
- Beste bat: zuzenean igo ahal
da, "bideo txertatu" eta kargatu egin eta gero ikusteko aukera dago. - (...)
Beraz, nik eta beste klasekide bat (Amaia) landutakoa hemen daukazue; eta esan beharra daukat nahiz eta ez kontrolatu, uste dut ez dela batere gaizki geratu. Zuen guztukoa izango delakoan hemen igota daukazue, nahi izanez gero, ikusteko :)
Ondoren; eta klaseari bukaera emateko, Voki, Speaker, poderato,... programak erakutsi eta arakatu ditugu; eta hauek; besteak beste, ahots grabaketak egiteko oso baliogarriak dira. Hau da, umeekin erabiltzeko aukera paregabea da, ipuin/istorio baten kontaketa egiteko (narrazioa lantzeko), asmakizun bat egiteko,....Gainera, oso interesgarria eta aberasgarria izan daiteke umeei arreta deitzeko modu erraz eta sinplea baita.
Hemen usten dizuet nire maskota maitia, oso lagunkoia dena:
Sarrera honetan, ikusi dezakezuen moduan, berriro ere, Internet-aren erabilera azpimarratzen da eta praktika garaian, umeekin zenbait ariketa egiteko modu dibertigarri, sinple, motibagarri,...azaltzen dizkizuet; irakurri ezazue oso interesgarriak diren hainbat baliabide/programa ikusiko dituzue eta horietako batzuk oso baliagarriak izan daitezke. Animatu zaitezte horiek erabiltzera :)
Dakizuenez, aste honetan zehar modulu lanean gabiltza jo ta ke, beraz, ez dugu izan klase magistralik ezta praktikarik ere.
Aste amaieran, egindako proiektua amaturik egon behar da eta aurkezteko moduan ere. Hau dela eta, gure taldeak pilak jarri ditu eta lan izugarri polita geratuko zaigulakoan nago. Oso inplikaturik gaude eta gainera, bakoitzaren aportazioak lanari ikutu bat edo beste ematen diote.
Amaitzeko, azpimarratu nahi dut, gure tutoreak emandako gidari jarraituz eta esan zizkigun aholkuak hartzen saiatu garela. Modu honetan, guk nahi dugun lan ederra eta egoki bat geratzeko :)
HAUSNARKETA
Taldean lan egiteko aukera paregabea izan dut eta baita, gure laguntasuna sendotzeko ere. Hala ere, hainbeste denbora guztiok batera egotea zenbait arazo ere ekarri dizkigu, baina, nik esan beharra daukat momentu onak, txarrak baino gehiago izan direla. Eta gainera, momentu txarretatik ere ikasi dugula. Ondorioz, asteko sarrera hau nire taldekideentzat dedikatzen diet; izan ere, nire taldekideei esker lan hau erraztasun handiagoz egitea posiblea izan delako. Honi gehiturik, nirekin hain ondo eta lagunkoi portatu izanagatik eskerrak eman nahi nizkieke.
MILA ESKER LAN HAU HAIN ERRAZA EGITEAGATIK TALDEKIDE MAITEOK!
Gaur, jada gure
zazpigarren astea da eta honetan ere hainbat aspektu ikertu eta landu ditugu
klase magistralean nahiz praktikoan. Beraz, hauek zeintzuk izan diren azaltzera
ekingo diogu:
Magistralean:
Gaurkoan ere, bi
talde aurkeztu dituzte euren gaiak; baina, kasu honetan ere gai beraren
inguruan aritu dira hizketan; hain zuzen ere, internet zein arrisku dituen eta
hauek saihesteko zein segurtasun hartu genitzakeen. Artikulu hau hik ikasi
aldizkaritik aterata izan da, haren egilea Nuria Quintana izanik (2013).
Arrisku motak
Lehenengo eta behin
esan beharra daukagu internet onuragarria dela gauza askorengandik; besteak
beste, informazio ugari eskuratzeko aukera, aukera berriak, aldaketak
merkataritzan, komunikazioan eta administrazioan,... Hala eta guztiz ere,
arriskuak ere badaude; hala nola:
- Edukien inguruko
arriskuak (pornografia, arrazakeria, indarkeria,...)
- Adin txikikoak
ezezagunekin dituzten harremanak (kontu handia ibili behar da internet-en izen
osoa, helbidea, adina, datu pertsonalak,...non jartzen ditugun)
- Merkataritza
elektronikoaren ingurukoak.
- Lege
alderdiarekin zerikusia dutenak (sarean egindakoak errealitatean eragina du)
- (...)
Horren aurrean, beraz, eskolaren zeregina interneteko arriskuen aurrean haurrei informazioa ematea da.
Eta hau kontrolatzeko, 6 aspektu landu daitezke:
- Interneten
inguruko segurtasunaren inguruan informatzea.
- Eskoletan sarea
arduraz erabiltzen irakatsi material didaktiko egokiak erabiliz.
- Iragazteko eta
monitoretzako programak erakustea.
- IEP (Internet
segurtasunez erabiltzeko eskola politikoa) prestatu, ezarri eta berrikusi:
eskolan internet segurtasunez eta arriskurik gabe erabiltzea helburua daukana).
- Zergatik da
garrantzitsua Internet-aren baliabidea?
Bizitza modernoaren funtsezko
zatia da.
Helburua: Maila igotzea,
arrakasta sustatzea, langileen lanari laguntza eskatzea, informazio kudeaketa, ikastetxeen
administrazioa hobetzea,...
Laburbilduz,
ikasleek kontzientzia hartu behar dute zein baliogarria den Internet-a. Gaur
egunean pil-pilean dagoen gaia baita (egunetik egunera arreta gehiago eta
garrantzi handikoa den zerbait baita). Etorkizunean gero eta arazo gehiago eta
gero eta handiagoak (larriagoak) izango ditugu. Beraz, kontuz ibili eta
kontrolatu!
Segurtasuna
Internet-en
- Internet-eko
informazioa ebaluatzen ikasi:
1. Prestakuntza eskaini
2. Informazio iturria aipatu
(Copy-right erreparatu)
3. Ikastetxeak ziurtatu legedia
betetzen dela.
4. Deserosoak sentiarazten
dituzten materiala irakasleari esatea, zuzentzeko.
- Nola erabili
helbide elektronikoa?
1. Onartua izan behar da
(ikastetxeak emandakoa)
2. Irakasleen begiradapean
- Web orrialde
batean zenbait aspektu hartu behar dira kontutan, besteak beste:
Informazio pertsonalik ez
jartzea.
Argazkiak, haurrak identifikatu
barik.
Ikasleen izen osoak ez.
Argazkiak erakusteko gurasoen
baimena behar da.
- Berriketa gelak
eta foroak egokiak dira, baina, hala ere arriskuak egon daitezke. Beraz,
eskoletan neurri batzuk hartu behar dira:
Elkarrizketak eman: arriskuak
azaldu.
Arautu gabeko foroetan ez sartu.
Gainbegirale bat egotea.
Foroetan parte hartu EZ.
Zerbitzua erabili baino lehen
arriskuetaz ohartarazi.
- Nola baimenduko
da eskoletan Interneta?
Ikasleen erregistroa egin
(gorabeherak).
LHn heldu baten ardurapean (NON
sartu, ZER egin,..).
DBHn banaka sartzeko baimena
(arauak).
Gurasoei jakinarazi.
- IEP, lehen ere
aipatu bezala, ezarritako beste neurri batzuk hauek izan ziren: iragazkien
erabilera, sektore desberdinen inplikazioa, erreklamazioen eta zigorren
prozesua,...
Ondorioak
- Txikiak babestu.
- Gizarteko
sektoreek garrantzia.
- Irakasle eta
ikastetxeen lana.
- Neurriak hartu
behar dira lehenengo momentutik.
- Segurtasun
politikoaren eduki eta estrategiak kontuan hartu behar dira (xedea: Internet
modu seguru eta baliogarrian erabiltzea.
Laburbilduz,
hasi-hasieratik argibide batzuk ematea da; hau da, balore batzuk zehaztea eta
transmititzea.
Praktikan:
- Osteguneko praktikan, gure lan modularrean egin behar dugun bideoaren aholku baliogarriak eman dizkigu. Hau da, arazoak edukiz gero, soinuarekin, irudiarekin,...Hauek bideratu ahal izateko zenbait baliabide eskuragarri egin dizkigu.
Hau aipaturik, umeekin erabili ahal ditugun programak erakutsi dizkigu; besteak beste, jclic programa (honen hainbat bertsio desberdinak topa ditzakegu). Honetan, hainbat jarduera agertzen zaizkigu (edozein zikloetan erabili daitekeenik), garrantzitsua da jakitea javarekin funtzionatzen duela. Gainera, link-ak jartzeko edo lotura ipintzeko ere aukera usten dizu. Beraz, oso baliogarria da umeekin klasean lantzeko. Batetik, saiakera kopurua ez delako inporta, ahal den eihenean egin ahal dezakeelako; eta bestetik, oso motibagarria baita umeentzako horrelako ariketak jorratzea.
Honi loturik, beste programak ere erakutsi dizkigu; adibidez, educaplay. Hau ere, umeek zenbait ariketa egiteko aukera paregabea daukate.
- Ostiraleko praktikan, hasteko eskola 2.0 web orrialdeko errekurtsoak (baliabideak) ikertu ditugu. bertan, atzo landutako web orrialdetako ariketak agertzen dira (jclic).
Bestetik, klasean ipuinak edo komikiak sortzeko programak ere erakutsi dizkigu; besteak beste,Pixton eta Go animate ( https://www.youtube.com/watch?v=Wxch7vl4CcU ). Guztiz dohainik da, baina, egun kopuru konkretu bat dauka. Hala ere, oso erabilgarria da. Beste klasekide batekin batera kominiki bat egin dugu, Pixton programa erabilita; eta umeek modu dibertigarri batean bere sormena lantzeko oso erabilgarria dela ikusarazi dut.
Azkenik, irakasle izatean erabilgarria izango dugun wiki bat bat erakutsi digu; hain zuzen, recursosparaProfes (Crear animaciones digitales) sartu eta bertan, hainbat orrialde ikusi ditugu jarduerak landu eta egin daitezkeenak.
LMS (Learning Management System):Ikasteko sistemak/plataformak; hala nola, Egela, iazko Moodle
MOOC (Massive Online Open Course): Modu ikastoroan egiten direnak (masiboak direnak).
Honi buruzko bideo oso interegarria:
HAUSNARKETA
Laburbilduz, eta goain ere behin eta berriz errepikatu bezala, irakasleok umeei etorkizun hurbil honetan informatikaren inguruko hainbat aspektu eta baliabide erakutsi behar diegu. Modu honetan, motibatu eta aktibatu egin daitezke eta klaseak modu diferentean egiteko aukera paregabea izan daiteke. Izan ere, gaur egun paradigma berria agertu da, aldaketa izugarri handia eman da, eta teknologietan murgildurik egon behar dugu. Baina, batez ere, SORKUNTZA BULTZATZEA BEHARREZKOA DA.
Beraz, behe-mailakoetatik goi-mailetaraino iristea oso garrantzitsua da; hau da: memorizatu, ulertu, ezarri, analizatu, ebaluatu, sortu.
Irakurle maitiok, gaurkoan ere berriro agurtzen zaituztet. Aste honetan egindakoari buruz mintzatuko natzaizue. Ikasteko arreta prestatu! :)
Magistralean:
Gure taldeak eta beste talde bat aurkezturiko gaia, berbera izan zen; hain zuzen, HORIZONTE PROIEKTUARI buruz izan zen:
Horizonte proiektua, 2002.urtetik aurrera, Consorcio de Nuevos Medios (NMC) elkarteak ekoizten du. Proiektu honen funtsa, hezkuntza arloan teknologia berriek hurrengo bost urteetan zehar izango duten inpaktua aztertzea da.
Azalduko dugun Proiektu Horizontearen txostena 2013koa da eta oinarrizko zein erdi-mailako hezkuntzari bideratuta dago. Hurrengo urteetan zehar zenbait teknologia berriek ikasgeletan izango duten garapenaz gain, txosten honetan hauek irakaskuntzan izan ditzaketen erabilpena, hauen bidez ikaste-prozesua nola gauzatu ahal den eta adierazpen sortzailea nola landu daiteke azaltzen da.
Egitasmo honen hiru argitalpen globaletan ( goi-mailako hezkuntza, eskola-hezkuntzan eta museo hezkuntza), sei teknologia edo praktika berritzaile aurki ditzakegu. Hauen erabilpena, seguruenik, bost urteko epearen barruan, gaur egun hezkuntzan dauden joera nagusiekin bateratuko da.
Aipatutako sei teknologia berritzaile hauek, hiru adopzio horizontetan kokatu dira. Horizonte bakoitzean, teknologia hauek zein epearen barruan hezkuntza joera nagusiarekin batuko diren edota nola erabiliko diren ikaste-prozesuan zehaztuko da. Horizonta bakoitzari egokitu zaion epea ondorengoa da: Adopzio horizonte hurbila, hemen aipatutako teknologia berritzaileak hezkuntza joera nagusiari atxikiko dira hamabi hilabeteko epe baten barruan; Tarteko adopzio maila, joera nagusiei bi edo hiru urteko epearen barruan atxikitu egingo dira eta azkenik, Epe luzeko horizontea, zeinean bost urteko epean zein teknologiak hezkuntzan sartuko diren zehazten duen.
Eta honekin amaitzeko, eta guk irakasle moduan arituko garenez, hausnarketarako bideo hau oso interesgarria eta baliogarria dena ikusteko hemen zintzilikaturik ustea egokia deritzot: K12 bideoa
Praktikan:
Osteguneko praktikan, irakasleak Webquest metodologiari buruz hitz egin digu; oso garrantzitsua den interneteko herramienta dena. Beraz, lehenengo datu orokorrei erreparatuko diegu eta gero, sakonago lantzen joango gara:
- Internet bidezko ikerlana: Gelan internet erabiltzeko hezkuntza metodologia bat.
-Bilatu beharreko informazioa interneten dago.
-Informazio bilaketa zuzendu bat egitea da.
- Kooperatiboa eta orientatzailea.
- Irakasleak galdera batzuk planteatzen ditu eta aurretiaz aukeratutako baliabideetan oinarrituak egon behar dira.
SEI ATALEZ OSATUA:
Sarrera:
Zeregina
Prozedura
Baliabideak
Ebaluazioa
Ondorioak
Sarreran bi helburu aurkitzen dira: Ikaslea gaiaren inguruan bideratzea eta ikaslearen motibazioa sustatzea.
Zereginean, lortu behar duen zeregina zehazten zaio.
Prozeduran, zeregina lortzeko eman beharreko urratsak eta lan egiteko moduari buruzko orientabideak ematen dira.
Baliabideen barruan; informazio bilaketan denbora alferrik ez galtzeko direnak: web guneak, entziklopedia digitalak, laguntza-dokumentuak (txantiloiak, ereduak), ariketrak,....
Ebaluazioan, zer den eta kontutan hartuko diren irizpideak.
Ondorioetan, komunean hausnarketa egiten da: Prozesuaz, ikasitakoaz, zailtasunaz eta hobespenaz.
EZAUGARRIAK:
- Ikuspegi konstruktibista batetik ikusita, gaitasun intelektualaren garapenaren laguntzailea da.
- Transmitituta eta konpartitu daitekeen metodologia
- Malgua (erabiltzaileren, gaiaren, adinaren arabera.
- Azterketa, laburpen eta ebaluazio gaitasunak bultzatzea.
SAILKAPENA IRAUPENAREN ARABERA:
- Iraupen motza: 1-3 ekintza (gaia ezagutu eta antolatu)
- Iraupen luzea: aste bateko edo hilabete baterako lana.
- Miniwebquest: webquest motz bat.
Gaiak edozien izan daitezke: gizarteko hainbat arlo lantzen dira; hala nola, ekonomia, ingurugiro hezkuntza, gizarte zientziak, musika, bake-hezkuntza, hizkuntza desberdinen irakaskuntza,...
Edozein arlotan: filogia, osasun hezkuntza, historia, fisika kimika, matematika, antropologia, artea,...
Azkenik, edozein mailatan eman daiteke: Batxillergoan, Agiriak Lortzekoa, Lanbide Heziketa erdi eta goi maila, Haur Hezkuntza (ez da oso komenigarria), DBH, zeharkakoak, UNI-an.
Eta ondoren, zenbait adibide eman dizkigu; besteak beste, Batxi ondoren, zer?,... eta gero guk beste hainbat beste bilatu ditugu.
ALDE POSITIBOAK ETA ALDE NEGATIBOAK:
Alde positiboak: internetekin lotuta, talde lana, ikasle aktiboa, motibagarria, praktikoa, entreteningarria, desberdina, doakoa, atalka egituratua, didaktikoa, ulerterreza, zehatza, informazioa eskuragarritasuna, etxean ere eskuragarri izatea,...
Alde negatiboak: ez da elkar erlazorik irakasle eta ikasleen artean, konexioa behar dela (on-line izatea), diseinu luzea, autonomia gutxi, metodologia berria, gidatuegia, ordenagailuan beharra
Beraz, honetan haritzeko oreka bat bilatu behar da, guztion eskuetan egon ahal izateko.
Ostiraleko praktikan, Ardoraprograma erakutsi digu zeinetan euskaraz ere erabili daitekeen. Ariketak sortzeko eta umeek egiteko oso erabilgarria eta polita da. Honetako adibide ugari: Gaminde Iñaki , Bilbao Begoña , Ezkurdia Gurutza , Pérez Karmele (2008) . ESKOLARAKO MATERIAL LANTEGIA (2008). Bilboko irakasle eskola: Euskal Herriko Unibertsitateko argitalpen zerbitzua; egindako liburuxkan topa ditzakegu.
PADLET programa ere ikertu dugu: Orri txuri bat agertzen da eta edozer jarri dezakezu eta nahi duzun moduan. Oso erraza baina potentea. Gure kabuz ikertu dugu eta binaka, eskema bat eratu dugu. Guk, beraz, gaurkoan egindakoari buruzko laburpen bat egitea pentsatu dugu eta hauxe atera zaigu:
HAUSNARKETA
Laburbilduz, sarrera honetan ere zenbait gomendio eta programa aurkituko dituzue herramienta erabilgarri bezala. Honetaz gain, magistralean ere egindako aurkezpenak dituzue (IKT-eko zenbait gauza zehatzei buruz hitz egin genuen- horizonte proiektua- zer den jakiteko goiko partea irakurri. Ez eratu jakin gabe).
Bukatzeko, azpimarratzea nire taldekideek eta ni egindako esfortsua, hasieran galduta ibili ginen, baina zenbait artikulu irakurri ostean, zer zen argi eta garbi gelditu zitzaigun; gutxienez, behar bezalako aurkezpen bat prestatzeko gure beste taldekideen aurrean. Beraz, guk eginiko lanarekin pozik gaudela esan genezake.
Gaurkoan ere; ohitura ez galtzeko, zuei IKT-eko aste honetan, lantzen zer
egon garen heleraztea daukat helburu. Beraz, bi atalak azaltzen hasiko naiz:
Magistralean:
Hasteko, teoria klasean nire klasekideek IKT inguruan landu zituzten bi
gaiei buruz arituko natzaizue. Gaiak hauek izan ziren:
1. Gaia:
Hezkuntza aireberritzeko aitzakia
Gaur egungo gizartea: Gizarte materialista, gizarte globalizatua,
informazioaren eta ezagutzaren gizartea, komunikazioaren gizartea, irudien
gizartea,eta gizarte digitala moduan ulertzen dugu.
Gaur egungo eskola nolakoa den eta errealitatearekin konparatu dute (talka
egiten baitu- baliabide eza eta irakasleen ezgaitasuna edo ezintasuna
teknologien inguruan). Eta hori nola konpondu ditzakegu?
1. Egokitzapena eta alfabetatze digitala. (Ezagutzak eskuratzeko-garapen
pertsonala).
2. Inklusibo digitala (Beraz, eskolak baliabideak eskaini behar ditu,
berdintasuna egoteko)
3. Hezkuntza eredua berriztatu (IKT-ak eskoletan txertatu eta teknologiak
modu esanguratsuan erabili).
Teknologiek ere zer nolako aukerak eskaintzen dizkiguten mintzatzen aritu
ziren; hala nola, Web 2.0 erabilerak:
1. Blogak
2. Wikiak
3. Webguneak
4.Marka-gune sozialak
5. Podcast
6. Mapa kontzeptualak
7. Moodle
8. Bideojokoak/sofware didaktikoak
Hauek ekartzen dituzten ondorioak: Elkarlana eta bizikidetza sustatzea,
askatasuna emateko, balioak eskuratzea,...direlako.
2.Gaia: Internet eta eskola
Lehenengo, aipatu behar dugu eskolan gero eta baliabide gehiago behar dira
informatikaren inguruan eta irakasleak gero eta prestakuntza handiagoa behar
dute; beraz hainbat aspektu kontuan hartzea beharrezkoa da; izan ere, alde batetik, adin txikikoak eskolan ere EU kids online (programa
bat da haientzako prestaturik) erabiltzen hasi dira.
Beraz, eduki behar diren helburuak: Jakintza maila ezagutzea eta arriskuak
identifikatzea izango lirateke.
Hala eta guztiz ere, Internet-en arriskuak ere badaude
eta familiek horretaz kezkatzen dira (larritu eta beldurtu). Aipatzen diren beldurrak; besteak beste: haur pornigrafia, ezezagunekin
hitzorduak, interneten norberaren datuak ematea...dira.
Hau saiestearren, Safer Internet Programme agertu da
(adin txikikoei interneta segurtasun handiagoz erabiltzearren sortua izan da).
Baina, honetaz gain, etxerako erabilera gomendioak ere
eman dira:
- Zertan eta non
dabilen garrantzitsua
- Ordenagailua
denona den txoko batean jarri
- Internetei
buruz zertxobait ikastea
- Sareak izan
ditzakeen arriskuak erakustea
- (...)
Bestetik, Web 2.0 hitza nondik dator? Tim O´Reilly-k izan zen asmatzailea.
Eta zer da?Teknologia multzo bat baino askoz gehiago da. Hezkuntza alorrean
ere honelako proiektuak eramatearen garrantzia azpimarratu baitute.
Honetarako kontuan hartu beharreko aspektuak; besteak beste:
- Tresna berri ugari sortzen doaz, liburuak alde batera utziz eta hauek
irakasle batek gaur egunean hezkuntzarako kontuan hartzea beharrezkoa da; hala
nola, blogak, jarioak, wikiak.
- Sare-sozialen aukera ere kontuan hartu, komunikatzeko sarea baita. (Arrakasta handia da).
- Sareraren abantailak; ikasleen jarrera, gurasoen jarrera,...aipatu dituzte
Azkenik, hau erabiltzearen ondorioak zeintzuk diren ere aipatu
dizkigute eta honen inguruko bideo bat jarri dute.
Praktikan:
Osteguneko praktikan; guk egindako lan guztietarako
baliogarria izango zaiguna ikasi genuen; hain zuzen, bibliografia eta idazlanak
modu egokian nola egin behar diren irakatsi zigun.
1.Liburuetan, tesietan eta abarretan bertako atal
berezia denean, honela adieraziko da Bibliografia:
1. Idazlearen deitura(k) (inprentan, letra larri
txikiz) [koma] eta izena [bi puntu]
2. Idazlanaren izenburua (letra etzanez) [koma]
3. Argitaletxearen izena [koma] eta herria [koma]
4. Argitalpen-urtea [puntu]
Hona hemen zenbait adibide, ohikoenetik hasita:
ARRATIBEL, Joxe: Kontu zaharrak, Editorial
La Gran Enciclopedia Vasca, Bilbo, 1980.
Egilea izenordez aipatzen denean:
XALBADOR, Fernando Aire: Odolaren mintzoa,
Auspoa, Tolosa, 1976.
Egilea bakarra ez denean:
ZUBIMENDI, Joxe Ramon; ESNAL, Pello: Idazkera-liburua,
Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusia, Gasteiz, 1993.
JAUREGI, Luis: Xenpelar bertsolaria.
Bizitza ta bertsoak, Itxaropena, Zarautz, 1958.
Izen bereko liburu bat baino gehiago direnean:
FRAZER, James George: Urrezko abarra, 1.
lib., Klasikoak, Bilbo, 1995.
Jatorrizko argitalpena eta itzulpena aipatu nahi
direnean:
ONG, Walter J.: Orality and literacy,
Methuen, London, 1982 / Oralidad y escritura, Editorial Fondo de
Cultura Económica, México, 1987.
Itzultzailearen izena ere aipatu nahi denean:
FRAZER, James George: Urrezko abarra, 1.
lib., Klasikoak, Bilbo, 1995 (euskaratzailea, Iñaki Iñurrieta).
2. Bibliografian sartu nahi dena argitalpenaren atal
bat besterik ez denean, in idatzi behar da liburu osoaren aipamenaren aurrean:
BARANDIARAN, Joxe Migel in Ugalde, Martin: Hablando
con los vascos, Ariel, Barcelona, 1974.
Aldizkarien kasuan, in idazteaz
gainera, alearen zenbakia eta orrialde-bitartea ere zehaztu egin behar dira;
baina ez herriaren izena:
Artikulua-edo denean:
MITXELENA, Koldo: “Nuestra irresistible ascensión de
la poesía a la ciencia”, in Muga, 19 (1982), 52-64.
Elkarrizketa-edo denean, ez dago izenburua nahitaez
aipatu beharrik:
OTEIZA, Jorge in Pamiela, 15 (1993),
17-23.
Beraz, in horren ondorengoa honela
osatzen da: aldizkariaren izena (letra arruntez) [koma], alearen zenbakia, data
(parentesi artean) [koma] eta orrialde-bitartea (baina nazioartean egiten den
bezala: alegia, ordinaleko –garren puntuz ordezkatu gabe).
Oharra: Aldizkariaren izena letra arruntez idaztea
salbuespena da. Horregatik idatzi behar da, esate baterako, Zutabe aldizkaria,
baina in Zutabe.
3. Testuarekin batera doazenean, honela egiten dira
orrialdean orrialdeko aipamen bibliografikoak:
a) Testuaren barruan txertatuta doazenak [batere
punturik gabe]:
Ipuin horien lehenengo argitalpena zera da: Joxe
Arratibel, Kontu zaarrak (Bilbo, 1980). Ortografia batuan
agertutakoak beranduagokoak dira.
Hiztegigintzaren egoera zein zen jakiteko, irakur
Koldo Mitxelenaren “Nuestra irresistible ascensión de la poesía a la ciencia”, in Muga,
19 (1982), 52-64, eta bilatu artikulu horrek eragin zituen erantzun min eta
saminak.
Oharra: Titulurik gabe eta orrialde-zenbakirik gabe
ere txerta daitezke artikuluen aipamen bibliografikoak:
Gogoratu Fishmanek esandakoak hizkuntzen hedapenaz eta
arriskuan dauden hizkuntzetarako hizkuntza politikaz. Irakur, besteak
beste, Joshua Fishman in Zutabe, 15 (1987), eta Jakin aldizkariaren
48. zenbakikoak.
b) Testutik aparte, orri barrenean doazenak, testuaren
barruan txertatutako ohar-marka (izarñoa, zenbakia...) aurrean dutela eta
testukoa baino neurri txikiagoko letraz:
(1) MITXELENA, Koldo: Historia de la
literatura vasca, Erein, Donostia, 1988.
(2) Garai hartako Bizkaiko lexikoaren eta atsotitzen
berri jakiteko, irakur Juan Gorostiaga Bilbaoren Vocabulario del
refranero vizcaíno de 1596 (Salamanca, 1953), eta horrek ere lagunduko
dizu, agian, orduko bizimoduari eta pentsakerari buruzko azterketa osatzen.
4. Aipamen bibliografiko formalaren ordez egile edota
obra jakin baten erreferentzia laburra ematekotan testu aipatuen barrenean,
honela eman:
a) egilearen izen-deiturak (osorik nahiz laburturik):
Geroak esan beza: «Herri bat izan zen». Edota hats
emaiogun, honetan iraun dezan.
Orixe
b) obraren izenburua (dagokion grafian):
Geroak esan beza: «Herri bat izan zen». Edota hats
emaiogun, honetan
iraun dezan.
Euskaldunak
c) egilearen izen-deiturak eta obraren izenburua,
komaz bereizirik:
Geroak esan beza: «Herri bat izan zen». Edota hats
emaiogun, honetan
iraun dezan.
Orixe, Euskaldunak
Bibliografiaren jarritako teoria, hemendik ateratakoa da:
Ostiraleko praktiketan; aurreko klasekoarekin
loturik, bibliografia gordetzeko zenbait baliabideei buruz hitz egin digu;
besteak beste, delicius, cannotea eta diigo
erabiltzen ikasi ditugu. Hauen funtzioa, esan bezala, gure bilaketak online
eskura izatea da. Balibide hauek markadore sozial bezala ezagutzen dira.
Honetaz gain, gure bilaketak publikoak egiteko aukera ere ematen digute,
Horretarako bilaketaren linka kopiatzen dugu eta honi buruzko etiketak eta
komentarioak idazten ditugu.
Ondoren, bideo bat aztertu eta kritikatu egin
dugu. Ikusitako bideo horretan, hezkuntzarekin erlazioa duten pertsonaiak
agertzen joan dira eta hauek esandako esaldi famatuak haien alboan. Fondoz
agertzen zen musika, musika lasaia zen. Baina, entzuten genuena, ez zuen bat
egiten diapositiba aldaketekin eta hau akats bat da. Beraz, irudiak eta soinuak
bat egin behar dute, bestela bi lan paralelo egiten dugu. Jasotzeko musika hain
luzea izanik, azkenean deskonektatzen dugu. Honetaz gain, musika amaitzen dela
ematen du eta ez, aurrera jarraitzen du. Aipaturiko gauza horiekin
kontrolpean ibili behar da; ez baitira erakargarriak ikuslegoarentzat.
Azkenik, "por cuatro esquinas de nada" bideo
ikusi dugu, zein kasu honetan, nahiz eta oso sinplea izan oso ondo dagoen;
izatez, ipuin bat kontatzen da eta irudiak eta abestia bateragarriak
dira. Komunikatzeko, ahotsaren beharra ere inportantea baita eta ez dugu
ahaztu behar. Erregistroaren erabilera, ikuslegoa harritzeko beste instrumentu
bat delako. Entzuten duguna, irudian agertu behar da; hiru gauzak; hau da,
soinua, irudia eta ahotsa bateraturik egon behar dutela. Sentimenduak
adierazteko edo helarazteko garrantzitsua delako. Modu honetan, transmititu
nahi duzun mezua helaraztea posiblea izango da. Jarritako "por cuatro esquinitas de nada" bideo horietako bat hauxe izan zen (baina, esan bezala, hauetako bertsio ugari aurkitu ditzakezue):
Laburbilduz, hau guztia eman dugu; izan ere, DILAN-a prestatzeko kontuan
hartzeko aspektu garrantzitsuak baitira.
HAUSNARKETA
Laburbilduz, magistraleko klaseko bi aurkezpenei esker, argi eta garbi geditu zait hezkuntzan internetaren erabileraren garrantziaz; izan ere, hau izango baita etorkizun hurbileko pil-pilean arituko den gunea. Beraz, teknologizaturik eta honen inguruko hainbat aspektuz ohartu eta barneratzea beharrezkoa dugu. Bestela, erabat galdurik aurkitu gara hemendik urte batzuetara. Alde batetik, esan bezala, garrantzitsua deritzot; batez ere, guk, etorkizuneko irakasleok, honen inguruko behar dugun behar bezalako formakuntza hau ematea eta guk gure kabuz gehiago sakontzea. Bestetik, aukera ezin hobea da hezkuntza eraberritzeko. Beraz, ez izan beldurrik eta hezkuntzara aurrera eraman, guk etorkizuna baikara! Eta azkenik, praktikan sakondutako teoria behar-beharrezkoa dugun ezaugarrietako bat da; hau da, edozein lan egiterako orduan BIBLIOGRAFIA jartzea ezinbesteko gauza bat da. Ondorioz, erreferentzia bibliografikoak egiterako orduan, liburu, web gune, aldizkari,...era desberdinetan jarri behar dira. Hala ere, formato berean jartzea ere premiazko den aspektua da. Beraz APA araua begiratuz eta jarraituz, errazago izango duzue eta behar den moduan idatziko duzue, inolako dudarik izan gabe. Animo eta horrela segi! Aurrera jarraitu IKT-ak erabiliz! ikertu ezazue eta ez izan lotsarik; izan ere, badakizue, akatsetatik ere ikasten dela.