Bigarren astea etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
Bigarren astea etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2014(e)ko urriaren 26(a), igandea

BIGARREN ASTEAN EGINDAKOA

Kaixo berriro ere; astean, EHU-ko Magisteritza Eskolan egin dugunari buruz mintzatuz arituko naizue: 

Lehenengo eta behin, powerpoint-ari buruz aritu zitzaigun: aurkezpen bat egiterako orduan zer zen egoki erabiltzeko (graduala, argia, tamaina egokia, erakargarria eta erraza), animazioak nola sortu,...eta horretako hainbat herramienta zertarako erabiltzen diren ere ikasi genuen.

Bestetik, beste hainbat urrats eman ditut; hain zuzen ere, hauek izan dira:

1. Sartu post edo sarrera batean nire gaiari loturiko webquest baten komentarioa eta webquest-aren irudia lortzeko "Impr Pant" eta abar aplikatuz.


2. Copyscape nola erabiltzen den ikasi; modu honetan, nire bloga, plagioren kontra babesten dudala adierazteko. Horretarako “Page proteged by COPYSCAPE Do Not Copy” etiketa jarri behar izan nion blogari gadget moduan sartuz.


3. Creative Commons lizentzia –euskaraz idatzita, noski- nola erabili nire blogarako. Creative Commons ikonoa jarri nion nire blogari eta nire lizentziaren nolakoa –ematen didaten kodea itsatsiz- agertu dadila edonork ezagutu nahi badu zerbait niretatik hartzekotan. Hizkuntzak agertzen diren tokian aukeratu euskara eta lizentziaren baldintzak euskaraz agertzen ziren nire blogean. 


4. YouTube (Euskaltube, Google video, Delealplay, edo antzekoa) erabili “nirea ez den bideo bat” nire blogean jartzeko. Lehenengo, Player hori handiegi gelditzen bada aladatu width="120" eta height="150" ataletan datozen zenbakiak.

5. Slideshare (Thumbstacks, AuthorStream, edo antzekoa) erabili sarean dagoen Power Point edo multimedia errazak nire blogean sartzeko.

6. Erabili Issuus (Scribd, Calameo, SpotBit, Yudu, Myebook, Mixbook, Docstoc, Doopaper edo antzekoak) nire gaiarekin lotura duen euskal argitalpen bat adierazteko. Horretarako bertara joan eta kopiatu bere “embed” kodea. Justifikatu sarrera horretan zergatik dakarzun argitalpen hori nire blogera.


7.Storybird: sartu eta zure gmail-eko kontuarekin egin sartu ahal izateko  (sing up) 
eta honekin, ipuinak sortarazi ditzakezu. Hau oso erabilgarria da, umeekin irudimena
eta gauza pilo bat lantzeko.

Laburbilduz, hau guztia jakitea, ezinbesteko gauza bat da. Izan ere, etorkizun batean, irakasle izatean, honelako gauzak jakiteak baliogarria izango zaidala ez dut dudarik.

http://www.freebievectors.com/es/material-de-antemano/4318/profesor-con-ordenador-portatil/




HAUSNARKETA

Ikusi duzuenez, hemen goian aipaturiko programa guztiak erabilgarriak dituzue eta egia da batzuk besteak baino ohikoagoak dira. Orain, halaber, guztiak ezagutzen eta eskuragarri dituzue. Beraz, hasi hauek erabiltzen eta ikusiko duzue, ez dela ematen duen bezain zaila. 

Laburbilduz, ikusiz ezin da ikasi; hau da, praktikatu behar duzue eta zuen kabuz landu eta ikertu. Izan ere, horrela da bene-benetan gauzak barneratzeko modu bakarra. Ez izan beldurrik, eta hasi hauek erabiltzen!