Lehenengo astea etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
Lehenengo astea etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2014(e)ko urriaren 20(a), astelehena

LEHENENGO ASTEAN EGINDAKOA

Gaurkoan, aurreko astean, Magisteritza Eskolan, IKT-n egindako eta ikasitako guztia, laburbilduz azalduko dizuet:

Lehendabizi, blog bat zer den eta zein helburu dituen azalerazi nahi dizuet. Blog-a, web-site bat edo interneten aurkitzen dugun egunkari elektroniko bat dela esan genezake. Edonork argitaratu  edo iruzkindu dezake; eta gainera, dohainik den gauza baliogarri bat bilakatu da. Hori jakinda, zertarako erabili ahal dugun argi gelditu behar da: Informazioa gordetzeko eta elkartrukatzeko; lanak egiteko; proiektuak lantzeko; koaderno pertsonal gisa erabiltzeko...

Ondoren, garrantzitsua da blog bat egiterako orduan, puntu batzuk kontuan hartzea; hala nola, gaia, izena, erabiltzailearen izena,...

Azkenik, esan bezala, orain arte blog-ean landu eta garatu ditugun gauzak aipatzea gustatuko litzaidake:
• Egiten diren artikuluak edo idazpenak testu, irudi eta soinua izan daitezke.
• Edonor sar daiteke eta iruzkina egin
• Sarrerak kronologikoki alderantziz daude ordenatuta
• Feed baten bitartez site batetik beste batera doa edukia modu automatikoan

• Idazpenak tag (etiketa, oso kalitate onekoa dena) bitartez sailkatzen dira errazago bilatzeko

http://interns.barrelny.com/



HAUSNARKETA

Azkenik, honen inguruan nire iritzia ematea gustatu litzaidake. Ikusi duzuenez, blog-aren erabilerak abantaila handiak ekartzen ditu; batez ere, jakin nahi dugun informazioa iturri desberdinetatik eta momentu batean ikusteko eta hara joateko aukera dugulako. Hala ere, zein orrialde kontsultatzen dituzuen kontu handiz ibili behar zarete eta beraz, fidagarriak direnetan soilik sartu. Horretarako,  ez ahaztu, zuen irakasleei galdetu behar diezuela! Zuek ni bezala ikasteko zaudete eta interneten munduan murgiltzeko, lehenengo hainbat aspektu kontuan hartu eta ikasi, barneratu behar dituzue. 

Beraz, blog honetan, Internet-aren bidez, baliogarriak izan ditzazkezuen hainbat gomendio izango dituzue. 


Jarraitu nire astekaria ikusten eta asko ikasiko duzue. Ekiozue ikertzeari!