Bosgarren astea etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
Bosgarren astea etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2014(e)ko azaroaren 15(a), larunbata

BOSGARREN ASTEAN EGINDAKOA


Gaurkoan ere; ohitura ez galtzeko, zuei IKT-eko aste honetan, lantzen zer egon garen heleraztea daukat helburu. Beraz, bi atalak azaltzen hasiko naiz:

  • Magistralean:
Hasteko, teoria klasean nire klasekideek IKT inguruan landu zituzten bi gaiei buruz arituko natzaizue. Gaiak hauek izan ziren:

1. Gaia: Hezkuntza aireberritzeko aitzakia

Gaur egungo gizartea: Gizarte materialista, gizarte globalizatua, informazioaren eta ezagutzaren gizartea, komunikazioaren gizartea, irudien gizartea,eta gizarte digitala moduan ulertzen dugu.

Gaur egungo eskola nolakoa den eta errealitatearekin konparatu dute (talka egiten baitu- baliabide eza eta irakasleen ezgaitasuna edo ezintasuna teknologien inguruan). Eta hori nola konpondu ditzakegu?

1. Egokitzapena eta alfabetatze digitala. (Ezagutzak eskuratzeko-garapen pertsonala).
2. Inklusibo digitala (Beraz, eskolak baliabideak eskaini behar ditu, berdintasuna egoteko)
3. Hezkuntza eredua berriztatu (IKT-ak eskoletan txertatu eta teknologiak modu esanguratsuan erabili).

Teknologiek ere zer nolako aukerak eskaintzen dizkiguten mintzatzen aritu ziren; hala nola, Web 2.0 erabilerak:

1. Blogak
2. Wikiak
3. Webguneak
4.Marka-gune sozialak
5. Podcast
6. Mapa kontzeptualak
7. Moodle
8. Bideojokoak/sofware didaktikoak

Hauek ekartzen dituzten ondorioak: Elkarlana eta bizikidetza sustatzea, askatasuna emateko, balioak eskuratzea,...direlako.


2.Gaia: Internet eta eskola

Lehenengo, aipatu behar dugu eskolan gero eta baliabide gehiago behar dira informatikaren inguruan eta irakasleak gero eta prestakuntza handiagoa behar dute; beraz hainbat aspektu kontuan hartzea beharrezkoa da; izan ere, alde batetik, adin txikikoak eskolan ere EU kids online (programa bat da haientzako prestaturik) erabiltzen hasi dira.

Beraz, eduki behar diren helburuak: Jakintza maila ezagutzea eta arriskuak identifikatzea izango lirateke.

Hala eta guztiz ere, Internet-en arriskuak ere badaude eta familiek horretaz kezkatzen dira (larritu eta beldurtu). Aipatzen diren beldurrak; besteak beste: haur pornigrafia, ezezagunekin hitzorduak, interneten norberaren datuak ematea...dira.

Hau saiestearren, Safer Internet Programme agertu da (adin txikikoei interneta segurtasun handiagoz erabiltzearren sortua izan da).

Baina, honetaz gain, etxerako erabilera gomendioak ere eman dira:
               
                - Zertan eta non dabilen garrantzitsua
                - Ordenagailua denona den txoko batean jarri
                - Internetei buruz zertxobait ikastea
                - Sareak izan ditzakeen arriskuak erakustea
                - (...)

Bestetik, Web 2.0 hitza nondik dator? Tim O´Reilly-k izan zen asmatzailea. Eta zer da?Teknologia multzo bat baino askoz gehiago da. Hezkuntza alorrean ere honelako proiektuak eramatearen garrantzia azpimarratu baitute. Honetarako kontuan hartu beharreko aspektuak; besteak beste:

                - Tresna berri ugari sortzen doaz, liburuak alde batera utziz eta hauek irakasle                      batek gaur egunean hezkuntzarako kontuan hartzea beharrezkoa da; hala nola,                     blogak, jarioak, wikiak.

                - Sare-sozialen aukera ere kontuan hartu, komunikatzeko sarea baita. (Arrakasta                     handia da).

                - Sareraren abantailak; ikasleen jarrera, gurasoen jarrera,...aipatu dituzte

Azkenik, hau erabiltzearen ondorioak  zeintzuk diren ere aipatu dizkigute eta honen inguruko bideo bat jarri dute.


  • Praktikan:
Osteguneko praktikan; guk egindako lan guztietarako baliogarria izango zaiguna ikasi genuen; hain zuzen, bibliografia eta idazlanak modu egokian nola egin behar diren irakatsi zigun. 

1.Liburuetan, tesietan eta abarretan bertako atal berezia denean, honela adieraziko da Bibliografia:

1. Idazlearen deitura(k) (inprentan, letra larri txikiz) [koma] eta izena [bi puntu]

2. Idazlanaren izenburua (letra etzanez) [koma]

3. Argitaletxearen izena [koma] eta herria [koma]

4. Argitalpen-urtea [puntu]

Hona hemen zenbait adibide, ohikoenetik hasita:

ARRATIBEL, Joxe: Kontu zaharrak, Editorial La Gran Enciclopedia Vasca, Bilbo, 1980.

Egilea izenordez aipatzen denean:
XALBADOR, Fernando Aire: Odolaren mintzoa, Auspoa, Tolosa, 1976.

Egilea bakarra ez denean:
ZUBIMENDI, Joxe Ramon; ESNAL, Pello: Idazkera-liburua, Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusia, Gasteiz, 1993.

Egileak hiruzpalau baino gehiago direnean:
ZENBAITEN ARTEAN: Itzulpen antologia, EIZIE, Donostia, 1998.

Egilea ezezaguna denean:
IZENGABEA: De Geographia [Anonymus Ravenatis], Paris, 1688.

Lehen argitalpena ez denean:
PUJOL, Josep; SOLÀ, Joan: Ortotipografia, 2. argit., Columna, Barcelona, 1995.

Izenburuaz gainera, izenburuordea ere baduenean:
JAUREGI, Luis: Xenpelar bertsolaria. Bizitza ta bertsoak, Itxaropena, Zarautz, 1958.

Izen bereko liburu bat baino gehiago direnean:
FRAZER, James George: Urrezko abarra, 1. lib., Klasikoak, Bilbo, 1995.

Jatorrizko argitalpena eta itzulpena aipatu nahi direnean:
ONG, Walter J.: Orality and literacy, Methuen, London, 1982 / Oralidad y escritura, Editorial Fondo de Cultura Económica, México, 1987.

Itzultzailearen izena ere aipatu nahi denean:
FRAZER, James George: Urrezko abarra, 1. lib., Klasikoak, Bilbo, 1995 (euskaratzailea, Iñaki Iñurrieta).

2. Bibliografian sartu nahi dena argitalpenaren atal bat besterik ez denean, in idatzi behar da liburu osoaren aipamenaren aurrean:

BARANDIARAN, Joxe Migel in Ugalde, Martin: Hablando con los vascos, Ariel, Barcelona, 1974.

Aldizkarien kasuan, in idazteaz gainera, alearen zenbakia eta orrialde-bitartea ere zehaztu egin behar dira; baina ez herriaren izena:
Artikulua-edo denean:
MITXELENA, Koldo: “Nuestra irresistible ascensión de la poesía a la ciencia”, in Muga, 19 (1982), 52-64.

Elkarrizketa-edo denean, ez dago izenburua nahitaez aipatu beharrik:
OTEIZA, Jorge in Pamiela, 15 (1993), 17-23.

Beraz, in horren ondorengoa honela osatzen da: aldizkariaren izena (letra arruntez) [koma], alearen zenbakia, data (parentesi artean) [koma] eta orrialde-bitartea (baina nazioartean egiten den bezala: alegia, ordinaleko –garren puntuz ordezkatu gabe).

Oharra: Aldizkariaren izena letra arruntez idaztea salbuespena da. Horregatik idatzi behar da, esate baterako, Zutabe aldizkaria, baina in Zutabe.

3. Testuarekin batera doazenean, honela egiten dira orrialdean orrialdeko aipamen bibliografikoak:

a) Testuaren barruan txertatuta doazenak [batere punturik gabe]:

Ipuin horien lehenengo argitalpena zera da: Joxe Arratibel, Kontu zaarrak (Bilbo, 1980). Ortografia batuan agertutakoak beranduagokoak dira.

Hiztegigintzaren egoera zein zen jakiteko, irakur Koldo Mitxelenaren “Nuestra irresistible ascensión de la poesía a la ciencia”, in Muga, 19 (1982), 52-64, eta bilatu artikulu horrek eragin zituen erantzun min eta saminak.

Oharra: Titulurik gabe eta orrialde-zenbakirik gabe ere txerta daitezke artikuluen aipamen bibliografikoak:

Gogoratu Fishmanek esandakoak hizkuntzen hedapenaz eta arriskuan dauden hizkuntzetarako hizkuntza politikaz. Irakur, besteak beste, Joshua Fishman in Zutabe, 15 (1987), eta Jakin aldizkariaren 48. zenbakikoak.

b) Testutik aparte, orri barrenean doazenak, testuaren barruan txertatutako ohar-marka (izarñoa, zenbakia...) aurrean dutela eta testukoa baino neurri txikiagoko letraz:

(1) MITXELENA, Koldo: Historia de la literatura vasca, Erein, Donostia, 1988.

(2) Garai hartako Bizkaiko lexikoaren eta atsotitzen berri jakiteko, irakur Juan Gorostiaga Bilbaoren Vocabulario del refranero vizcaíno de 1596 (Salamanca, 1953), eta horrek ere lagunduko dizu, agian, orduko bizimoduari eta pentsakerari buruzko azterketa osatzen.

4. Aipamen bibliografiko formalaren ordez egile edota obra jakin baten erreferentzia laburra ematekotan testu aipatuen barrenean, honela eman:

a) egilearen izen-deiturak (osorik nahiz laburturik):
Geroak esan beza: «Herri bat izan zen». Edota hats emaiogun, honetan iraun dezan.
Orixe

b) obraren izenburua (dagokion grafian):
Geroak esan beza: «Herri bat izan zen». Edota hats emaiogun, honetan
iraun dezan.
Euskaldunak

c) egilearen izen-deiturak eta obraren izenburua, komaz bereizirik:
Geroak esan beza: «Herri bat izan zen». Edota hats emaiogun, honetan
iraun dezan.
Orixe, Euskaldunak

  • Bibliografiaren jarritako teoria, hemendik ateratakoa da:
PUJOL, Josep; SOLÀ, Joan: Ortotipografia, 2. argit., Columna, Barcelona, 1995. (pdf-tik aterata)


Ostiraleko praktiketan; aurreko klasekoarekin loturik, bibliografia gordetzeko zenbait baliabideei buruz hitz egin digu; besteak beste, deliciuscannotea eta diigo  erabiltzen ikasi ditugu. Hauen funtzioa, esan bezala, gure bilaketak online eskura izatea da. Balibide hauek markadore sozial bezala ezagutzen dira. Honetaz gain, gure bilaketak publikoak egiteko aukera ere ematen digute, Horretarako bilaketaren linka kopiatzen dugu eta honi buruzko etiketak eta komentarioak idazten ditugu.

Ondoren, bideo bat  aztertu eta kritikatu egin dugu. Ikusitako bideo horretan, hezkuntzarekin erlazioa duten pertsonaiak agertzen joan dira eta hauek esandako esaldi famatuak haien alboan. Fondoz agertzen zen musika, musika lasaia zen. Baina, entzuten genuena, ez zuen bat egiten diapositiba aldaketekin eta hau akats bat da. Beraz, irudiak eta soinuak bat egin behar dute, bestela bi lan paralelo egiten dugu. Jasotzeko musika hain luzea izanik, azkenean deskonektatzen dugu. Honetaz gain, musika amaitzen dela ematen du eta ez, aurrera jarraitzen du. Aipaturiko gauza horiekin kontrolpean ibili behar da; ez baitira erakargarriak ikuslegoarentzat. 

Azkenik, "por cuatro esquinas de nada" bideo ikusi dugu, zein kasu honetan, nahiz eta oso sinplea izan oso ondo dagoen; izatez, ipuin bat kontatzen da eta irudiak eta abestia bateragarriak dira. Komunikatzeko, ahotsaren beharra ere inportantea baita eta ez dugu ahaztu behar. Erregistroaren erabilera, ikuslegoa harritzeko beste instrumentu bat delako. Entzuten duguna, irudian agertu behar da; hiru gauzak; hau da, soinua, irudia eta ahotsa bateraturik egon behar dutela. Sentimenduak adierazteko edo helarazteko garrantzitsua delako. Modu honetan, transmititu nahi duzun mezua helaraztea posiblea izango da.

Jarritako "por cuatro esquinitas de nada" bideo horietako bat hauxe izan zen (baina, esan bezala, hauetako bertsio ugari aurkitu ditzakezue):



Laburbilduz, hau guztia eman dugu; izan ere, DILAN-a prestatzeko kontuan hartzeko aspektu garrantzitsuak baitira.



HAUSNARKETA

Laburbilduz, magistraleko klaseko bi aurkezpenei esker, argi eta garbi geditu zait hezkuntzan internetaren erabileraren garrantziaz; izan ere, hau izango baita etorkizun hurbileko pil-pilean arituko den gunea. Beraz, teknologizaturik eta honen inguruko hainbat aspektuz ohartu eta barneratzea beharrezkoa dugu. Bestela, erabat galdurik aurkitu gara hemendik urte batzuetara. Alde batetik, esan bezala, garrantzitsua deritzot; batez ere, guk, etorkizuneko irakasleok, honen inguruko behar dugun behar bezalako formakuntza hau ematea eta guk gure kabuz gehiago sakontzea. Bestetik, aukera ezin hobea da hezkuntza eraberritzeko. Beraz, ez izan beldurrik eta hezkuntzara aurrera eraman, guk etorkizuna baikara! 

Eta azkenik, praktikan sakondutako teoria behar-beharrezkoa dugun ezaugarrietako bat da; hau da, edozein lan egiterako orduan BIBLIOGRAFIA jartzea ezinbesteko gauza bat da. Ondorioz, erreferentzia bibliografikoak egiterako orduan, liburu, web gune, aldizkari,...era desberdinetan jarri behar dira. Hala ere, formato berean jartzea ere premiazko den aspektua da. Beraz APA araua begiratuz eta jarraituz, errazago izango duzue eta behar den moduan idatziko duzue, inolako dudarik izan gabe. 

Animo eta horrela segi! Aurrera jarraitu IKT-ak erabiliz! ikertu ezazue eta ez izan lotsarik; izan ere, badakizue, akatsetatik ere ikasten dela.