Gaurkoan ere; ohitura ez galtzeko, zuei IKT-eko aste honetan, lantzen zer
egon garen heleraztea daukat helburu. Beraz, bi atalak azaltzen hasiko naiz:
- Magistralean:
Hasteko, teoria klasean nire klasekideek IKT inguruan landu zituzten bi
gaiei buruz arituko natzaizue. Gaiak hauek izan ziren:
1. Gaia:
Hezkuntza aireberritzeko aitzakia
Gaur egungo gizartea: Gizarte materialista, gizarte globalizatua,
informazioaren eta ezagutzaren gizartea, komunikazioaren gizartea, irudien
gizartea,eta gizarte digitala moduan ulertzen dugu.
Gaur egungo eskola nolakoa den eta errealitatearekin konparatu dute (talka
egiten baitu- baliabide eza eta irakasleen ezgaitasuna edo ezintasuna
teknologien inguruan). Eta hori nola konpondu ditzakegu?
1. Egokitzapena eta alfabetatze digitala. (Ezagutzak eskuratzeko-garapen
pertsonala).
2. Inklusibo digitala (Beraz, eskolak baliabideak eskaini behar ditu,
berdintasuna egoteko)
3. Hezkuntza eredua berriztatu (IKT-ak eskoletan txertatu eta teknologiak
modu esanguratsuan erabili).
Teknologiek ere zer nolako aukerak eskaintzen dizkiguten mintzatzen aritu
ziren; hala nola, Web 2.0 erabilerak:
1. Blogak
2. Wikiak
3. Webguneak
4.Marka-gune sozialak
5. Podcast
6. Mapa kontzeptualak
7. Moodle
8. Bideojokoak/sofware didaktikoak
Hauek ekartzen dituzten ondorioak: Elkarlana eta bizikidetza sustatzea,
askatasuna emateko, balioak eskuratzea,...direlako.
2.Gaia: Internet eta eskola
Lehenengo, aipatu behar dugu eskolan gero eta baliabide gehiago behar dira
informatikaren inguruan eta irakasleak gero eta prestakuntza handiagoa behar
dute; beraz hainbat aspektu kontuan hartzea beharrezkoa da; izan ere, alde batetik, adin txikikoak eskolan ere EU kids online (programa
bat da haientzako prestaturik) erabiltzen hasi dira.
Beraz, eduki behar diren helburuak: Jakintza maila ezagutzea eta arriskuak
identifikatzea izango lirateke.
Hala eta guztiz ere, Internet-en arriskuak ere badaude
eta familiek horretaz kezkatzen dira (larritu eta beldurtu). Aipatzen diren beldurrak; besteak beste: haur pornigrafia, ezezagunekin
hitzorduak, interneten norberaren datuak ematea...dira.
Hau saiestearren, Safer Internet Programme agertu da
(adin txikikoei interneta segurtasun handiagoz erabiltzearren sortua izan da).
Baina, honetaz gain, etxerako erabilera gomendioak ere
eman dira:
- Zertan eta non
dabilen garrantzitsua
- Ordenagailua
denona den txoko batean jarri
- Internetei
buruz zertxobait ikastea
- Sareak izan
ditzakeen arriskuak erakustea
- (...)
Bestetik, Web 2.0 hitza nondik dator? Tim O´Reilly-k izan zen asmatzailea.
Eta zer da?Teknologia multzo bat baino askoz gehiago da. Hezkuntza alorrean
ere honelako proiektuak eramatearen garrantzia azpimarratu baitute.
Honetarako kontuan hartu beharreko aspektuak; besteak beste:
- Tresna berri ugari sortzen doaz, liburuak alde batera utziz eta hauek
irakasle batek gaur egunean hezkuntzarako kontuan hartzea beharrezkoa da; hala
nola, blogak, jarioak, wikiak.
- Sare-sozialen aukera ere kontuan hartu, komunikatzeko sarea baita. (Arrakasta handia da).
- Sareraren abantailak; ikasleen jarrera, gurasoen jarrera,...aipatu dituzte
Azkenik, hau erabiltzearen ondorioak zeintzuk diren ere aipatu
dizkigute eta honen inguruko bideo bat jarri dute.
- Praktikan:
Osteguneko praktikan; guk egindako lan guztietarako
baliogarria izango zaiguna ikasi genuen; hain zuzen, bibliografia eta idazlanak
modu egokian nola egin behar diren irakatsi zigun.
1.Liburuetan, tesietan eta abarretan bertako atal
berezia denean, honela adieraziko da Bibliografia:
1. Idazlearen deitura(k) (inprentan, letra larri
txikiz) [koma] eta izena [bi puntu]
2. Idazlanaren izenburua (letra etzanez) [koma]
3. Argitaletxearen izena [koma] eta herria [koma]
4. Argitalpen-urtea [puntu]
Hona hemen zenbait adibide, ohikoenetik hasita:
ARRATIBEL, Joxe: Kontu zaharrak, Editorial
La Gran Enciclopedia Vasca, Bilbo, 1980.
Egilea izenordez aipatzen denean:
XALBADOR, Fernando Aire: Odolaren mintzoa,
Auspoa, Tolosa, 1976.
Egilea bakarra ez denean:
ZUBIMENDI, Joxe Ramon; ESNAL, Pello: Idazkera-liburua,
Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusia, Gasteiz, 1993.
Egileak hiruzpalau baino gehiago direnean:
ZENBAITEN ARTEAN: Itzulpen antologia,
EIZIE, Donostia, 1998.
Egilea ezezaguna denean:
IZENGABEA: De Geographia [Anonymus Ravenatis],
Paris, 1688.
Lehen argitalpena ez denean:
PUJOL, Josep; SOLÀ, Joan: Ortotipografia,
2. argit., Columna, Barcelona, 1995.
Izenburuaz gainera, izenburuordea ere baduenean:
JAUREGI, Luis: Xenpelar bertsolaria.
Bizitza ta bertsoak, Itxaropena, Zarautz, 1958.
Izen bereko liburu bat baino gehiago direnean:
FRAZER, James George: Urrezko abarra, 1.
lib., Klasikoak, Bilbo, 1995.
Jatorrizko argitalpena eta itzulpena aipatu nahi
direnean:
ONG, Walter J.: Orality and literacy,
Methuen, London, 1982 / Oralidad y escritura, Editorial Fondo de
Cultura Económica, México, 1987.
Itzultzailearen izena ere aipatu nahi denean:
FRAZER, James George: Urrezko abarra, 1.
lib., Klasikoak, Bilbo, 1995 (euskaratzailea, Iñaki Iñurrieta).
2. Bibliografian sartu nahi dena argitalpenaren atal
bat besterik ez denean, in idatzi behar da liburu osoaren aipamenaren aurrean:
BARANDIARAN, Joxe Migel in Ugalde, Martin: Hablando
con los vascos, Ariel, Barcelona, 1974.
Aldizkarien kasuan, in idazteaz
gainera, alearen zenbakia eta orrialde-bitartea ere zehaztu egin behar dira;
baina ez herriaren izena:
Artikulua-edo denean:
MITXELENA, Koldo: “Nuestra irresistible ascensión de
la poesía a la ciencia”, in Muga, 19 (1982), 52-64.
Elkarrizketa-edo denean, ez dago izenburua nahitaez
aipatu beharrik:
OTEIZA, Jorge in Pamiela, 15 (1993),
17-23.
Beraz, in horren ondorengoa honela
osatzen da: aldizkariaren izena (letra arruntez) [koma], alearen zenbakia, data
(parentesi artean) [koma] eta orrialde-bitartea (baina nazioartean egiten den
bezala: alegia, ordinaleko –garren puntuz ordezkatu gabe).
Oharra: Aldizkariaren izena letra arruntez idaztea
salbuespena da. Horregatik idatzi behar da, esate baterako, Zutabe aldizkaria,
baina in Zutabe.
3. Testuarekin batera doazenean, honela egiten dira
orrialdean orrialdeko aipamen bibliografikoak:
a) Testuaren barruan txertatuta doazenak [batere
punturik gabe]:
Ipuin horien lehenengo argitalpena zera da: Joxe
Arratibel, Kontu zaarrak (Bilbo, 1980). Ortografia batuan
agertutakoak beranduagokoak dira.
Hiztegigintzaren egoera zein zen jakiteko, irakur
Koldo Mitxelenaren “Nuestra irresistible ascensión de la poesía a la ciencia”, in Muga,
19 (1982), 52-64, eta bilatu artikulu horrek eragin zituen erantzun min eta
saminak.
Oharra: Titulurik gabe eta orrialde-zenbakirik gabe
ere txerta daitezke artikuluen aipamen bibliografikoak:
Gogoratu Fishmanek esandakoak hizkuntzen hedapenaz eta
arriskuan dauden hizkuntzetarako hizkuntza politikaz. Irakur, besteak
beste, Joshua Fishman in Zutabe, 15 (1987), eta Jakin aldizkariaren
48. zenbakikoak.
b) Testutik aparte, orri barrenean doazenak, testuaren
barruan txertatutako ohar-marka (izarñoa, zenbakia...) aurrean dutela eta
testukoa baino neurri txikiagoko letraz:
(1) MITXELENA, Koldo: Historia de la
literatura vasca, Erein, Donostia, 1988.
(2) Garai hartako Bizkaiko lexikoaren eta atsotitzen
berri jakiteko, irakur Juan Gorostiaga Bilbaoren Vocabulario del
refranero vizcaíno de 1596 (Salamanca, 1953), eta horrek ere lagunduko
dizu, agian, orduko bizimoduari eta pentsakerari buruzko azterketa osatzen.
4. Aipamen bibliografiko formalaren ordez egile edota
obra jakin baten erreferentzia laburra ematekotan testu aipatuen barrenean,
honela eman:
a) egilearen izen-deiturak (osorik nahiz laburturik):
Geroak esan beza: «Herri bat izan zen». Edota hats
emaiogun, honetan iraun dezan.
Orixe
b) obraren izenburua (dagokion grafian):
Geroak esan beza: «Herri bat izan zen». Edota hats
emaiogun, honetan
iraun dezan.
Euskaldunak
c) egilearen izen-deiturak eta obraren izenburua,
komaz bereizirik:
Geroak esan beza: «Herri bat izan zen». Edota hats
emaiogun, honetan
iraun dezan.
Orixe, Euskaldunak
- Bibliografiaren jarritako teoria, hemendik ateratakoa da:
PUJOL, Josep; SOLÀ, Joan: Ortotipografia,
2. argit., Columna, Barcelona, 1995. (pdf-tik aterata)
Ostiraleko praktiketan; aurreko klasekoarekin
loturik, bibliografia gordetzeko zenbait baliabideei buruz hitz egin digu;
besteak beste, delicius, cannotea eta diigo
erabiltzen ikasi ditugu. Hauen funtzioa, esan bezala, gure bilaketak online
eskura izatea da. Balibide hauek markadore sozial bezala ezagutzen dira.
Honetaz gain, gure bilaketak publikoak egiteko aukera ere ematen digute,
Horretarako bilaketaren linka kopiatzen dugu eta honi buruzko etiketak eta
komentarioak idazten ditugu.
Ondoren, bideo bat aztertu eta kritikatu egin
dugu. Ikusitako bideo horretan, hezkuntzarekin erlazioa duten pertsonaiak
agertzen joan dira eta hauek esandako esaldi famatuak haien alboan. Fondoz
agertzen zen musika, musika lasaia zen. Baina, entzuten genuena, ez zuen bat
egiten diapositiba aldaketekin eta hau akats bat da. Beraz, irudiak eta soinuak
bat egin behar dute, bestela bi lan paralelo egiten dugu. Jasotzeko musika hain
luzea izanik, azkenean deskonektatzen dugu. Honetaz gain, musika amaitzen dela
ematen du eta ez, aurrera jarraitzen du. Aipaturiko gauza horiekin
kontrolpean ibili behar da; ez baitira erakargarriak ikuslegoarentzat.
Azkenik, "por cuatro esquinas de nada" bideo
ikusi dugu, zein kasu honetan, nahiz eta oso sinplea izan oso ondo dagoen;
izatez, ipuin bat kontatzen da eta irudiak eta abestia bateragarriak
dira. Komunikatzeko, ahotsaren beharra ere inportantea baita eta ez dugu
ahaztu behar. Erregistroaren erabilera, ikuslegoa harritzeko beste instrumentu
bat delako. Entzuten duguna, irudian agertu behar da; hiru gauzak; hau da,
soinua, irudia eta ahotsa bateraturik egon behar dutela. Sentimenduak
adierazteko edo helarazteko garrantzitsua delako. Modu honetan, transmititu
nahi duzun mezua helaraztea posiblea izango da.
Jarritako "por cuatro esquinitas de nada" bideo horietako bat hauxe izan zen (baina, esan bezala, hauetako bertsio ugari aurkitu ditzakezue):
Jarritako "por cuatro esquinitas de nada" bideo horietako bat hauxe izan zen (baina, esan bezala, hauetako bertsio ugari aurkitu ditzakezue):
Laburbilduz, hau guztia eman dugu; izan ere, DILAN-a prestatzeko kontuan
hartzeko aspektu garrantzitsuak baitira.
HAUSNARKETA
Laburbilduz, magistraleko klaseko bi aurkezpenei esker, argi eta garbi geditu zait hezkuntzan internetaren erabileraren garrantziaz; izan ere, hau izango baita etorkizun hurbileko pil-pilean arituko den gunea. Beraz, teknologizaturik eta honen inguruko hainbat aspektuz ohartu eta barneratzea beharrezkoa dugu. Bestela, erabat galdurik aurkitu gara hemendik urte batzuetara. Alde batetik, esan bezala, garrantzitsua deritzot; batez ere, guk, etorkizuneko irakasleok, honen inguruko behar dugun behar bezalako formakuntza hau ematea eta guk gure kabuz gehiago sakontzea. Bestetik, aukera ezin hobea da hezkuntza eraberritzeko. Beraz, ez izan beldurrik eta hezkuntzara aurrera eraman, guk etorkizuna baikara!
Eta azkenik, praktikan sakondutako teoria behar-beharrezkoa dugun ezaugarrietako bat da; hau da, edozein lan egiterako orduan BIBLIOGRAFIA jartzea ezinbesteko gauza bat da. Ondorioz, erreferentzia bibliografikoak egiterako orduan, liburu, web gune, aldizkari,...era desberdinetan jarri behar dira. Hala ere, formato berean jartzea ere premiazko den aspektua da. Beraz APA araua begiratuz eta jarraituz, errazago izango duzue eta behar den moduan idatziko duzue, inolako dudarik izan gabe.
Animo eta horrela segi! Aurrera jarraitu IKT-ak erabiliz! ikertu ezazue eta ez izan lotsarik; izan ere, badakizue, akatsetatik ere ikasten dela.
Eta azkenik, praktikan sakondutako teoria behar-beharrezkoa dugun ezaugarrietako bat da; hau da, edozein lan egiterako orduan BIBLIOGRAFIA jartzea ezinbesteko gauza bat da. Ondorioz, erreferentzia bibliografikoak egiterako orduan, liburu, web gune, aldizkari,...era desberdinetan jarri behar dira. Hala ere, formato berean jartzea ere premiazko den aspektua da. Beraz APA araua begiratuz eta jarraituz, errazago izango duzue eta behar den moduan idatziko duzue, inolako dudarik izan gabe.
Animo eta horrela segi! Aurrera jarraitu IKT-ak erabiliz! ikertu ezazue eta ez izan lotsarik; izan ere, badakizue, akatsetatik ere ikasten dela.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina