Kaixo irakurleok!
Gaur, jada gure
zazpigarren astea da eta honetan ere hainbat aspektu ikertu eta landu ditugu
klase magistralean nahiz praktikoan. Beraz, hauek zeintzuk izan diren azaltzera
ekingo diogu:
- Magistralean:
Gaurkoan ere, bi
talde aurkeztu dituzte euren gaiak; baina, kasu honetan ere gai beraren
inguruan aritu dira hizketan; hain zuzen ere, internet zein arrisku dituen eta
hauek saihesteko zein segurtasun hartu genitzakeen. Artikulu hau hik ikasi
aldizkaritik aterata izan da, haren egilea Nuria Quintana izanik (2013).
Arrisku motak
Lehenengo eta behin
esan beharra daukagu internet onuragarria dela gauza askorengandik; besteak
beste, informazio ugari eskuratzeko aukera, aukera berriak, aldaketak
merkataritzan, komunikazioan eta administrazioan,... Hala eta guztiz ere,
arriskuak ere badaude; hala nola:
- Edukien inguruko
arriskuak (pornografia, arrazakeria, indarkeria,...)
- Adin txikikoak
ezezagunekin dituzten harremanak (kontu handia ibili behar da internet-en izen
osoa, helbidea, adina, datu pertsonalak,...non jartzen ditugun)
- Merkataritza
elektronikoaren ingurukoak.
- Lege
alderdiarekin zerikusia dutenak (sarean egindakoak errealitatean eragina du)
- (...)
Horren aurrean, beraz, eskolaren zeregina interneteko arriskuen aurrean haurrei informazioa ematea da.
Eta hau kontrolatzeko, 6 aspektu landu daitezke:
- Interneten
inguruko segurtasunaren inguruan informatzea.
- Interneteko
segurtasunaren gaia curriculumean txertatzea.
- Eskoletan sarea
arduraz erabiltzen irakatsi material didaktiko egokiak erabiliz.
- Iragazteko eta
monitoretzako programak erakustea.
- IEP (Internet
segurtasunez erabiltzeko eskola politikoa) prestatu, ezarri eta berrikusi:
eskolan internet segurtasunez eta arriskurik gabe erabiltzea helburua daukana).
- Zergatik da
garrantzitsua Internet-aren baliabidea?
Bizitza modernoaren funtsezko
zatia da.
Helburua: Maila igotzea,
arrakasta sustatzea, langileen lanari laguntza eskatzea, informazio kudeaketa, ikastetxeen
administrazioa hobetzea,...
Laburbilduz,
ikasleek kontzientzia hartu behar dute zein baliogarria den Internet-a. Gaur
egunean pil-pilean dagoen gaia baita (egunetik egunera arreta gehiago eta
garrantzi handikoa den zerbait baita). Etorkizunean gero eta arazo gehiago eta
gero eta handiagoak (larriagoak) izango ditugu. Beraz, kontuz ibili eta
kontrolatu!
Segurtasuna
Internet-en
- Internet-eko
informazioa ebaluatzen ikasi:
1. Prestakuntza eskaini
2. Informazio iturria aipatu
(Copy-right erreparatu)
3. Ikastetxeak ziurtatu legedia
betetzen dela.
4. Deserosoak sentiarazten
dituzten materiala irakasleari esatea, zuzentzeko.
- Nola erabili
helbide elektronikoa?
1. Onartua izan behar da
(ikastetxeak emandakoa)
2. Irakasleen begiradapean
- Web orrialde
batean zenbait aspektu hartu behar dira kontutan, besteak beste:
Informazio pertsonalik ez
jartzea.
Argazkiak, haurrak identifikatu
barik.
Ikasleen izen osoak ez.
Argazkiak erakusteko gurasoen
baimena behar da.
- Berriketa gelak
eta foroak egokiak dira, baina, hala ere arriskuak egon daitezke. Beraz,
eskoletan neurri batzuk hartu behar dira:
Elkarrizketak eman: arriskuak
azaldu.
Arautu gabeko foroetan ez sartu.
Gainbegirale bat egotea.
Foroetan parte hartu EZ.
Zerbitzua erabili baino lehen
arriskuetaz ohartarazi.
- Nola baimenduko
da eskoletan Interneta?
Ikasleen erregistroa egin
(gorabeherak).
LHn heldu baten ardurapean (NON
sartu, ZER egin,..).
DBHn banaka sartzeko baimena
(arauak).
Gurasoei jakinarazi.
- IEP, lehen ere
aipatu bezala, ezarritako beste neurri batzuk hauek izan ziren: iragazkien
erabilera, sektore desberdinen inplikazioa, erreklamazioen eta zigorren
prozesua,...
Ondorioak
- Txikiak babestu.
- Gizarteko
sektoreek garrantzia.
- Irakasle eta
ikastetxeen lana.
- Neurriak hartu
behar dira lehenengo momentutik.
- Segurtasun
politikoaren eduki eta estrategiak kontuan hartu behar dira (xedea: Internet
modu seguru eta baliogarrian erabiltzea.
Laburbilduz,
hasi-hasieratik argibide batzuk ematea da; hau da, balore batzuk zehaztea eta
transmititzea.
- Praktikan:
- Osteguneko praktikan, gure lan modularrean egin behar dugun bideoaren aholku baliogarriak eman dizkigu. Hau da, arazoak edukiz gero, soinuarekin, irudiarekin,...Hauek bideratu ahal izateko zenbait baliabide eskuragarri egin dizkigu.
Hau aipaturik, umeekin erabili ahal ditugun programak erakutsi dizkigu; besteak beste, jclic programa (honen hainbat bertsio desberdinak topa ditzakegu). Honetan, hainbat jarduera agertzen zaizkigu (edozein zikloetan erabili daitekeenik), garrantzitsua da jakitea javarekin funtzionatzen duela. Gainera, link-ak jartzeko edo lotura ipintzeko ere aukera usten dizu. Beraz, oso baliogarria da umeekin klasean lantzeko. Batetik, saiakera kopurua ez delako inporta, ahal den eihenean egin ahal dezakeelako; eta bestetik, oso motibagarria baita umeentzako horrelako ariketak jorratzea.
Honi loturik, beste programak ere erakutsi dizkigu; adibidez, educaplay. Hau ere, umeek zenbait ariketa egiteko aukera paregabea daukate.
- Ostiraleko praktikan, hasteko eskola 2.0 web orrialdeko errekurtsoak (baliabideak) ikertu ditugu. bertan, atzo landutako web orrialdetako ariketak agertzen dira (jclic).
![]() |
| http://luisdoraolhi.wordpress.com/euskera/%E2%99%A3-proyectos-educativos/pizarra-digital/ordenadores-portatiles/ |
Bestetik, klasean ipuinak edo komikiak sortzeko programak ere erakutsi dizkigu; besteak beste, Pixton eta Go animate ( https://www.youtube.com/watch?v=Wxch7vl4CcU ). Guztiz dohainik da, baina, egun kopuru konkretu bat dauka. Hala ere, oso erabilgarria da. Beste klasekide batekin batera kominiki bat egin dugu, Pixton programa erabilita; eta umeek modu dibertigarri batean bere sormena lantzeko oso erabilgarria dela ikusarazi dut.
Azkenik, irakasle izatean erabilgarria izango dugun wiki bat bat erakutsi digu; hain zuzen, recursosparaProfes (Crear animaciones digitales) sartu eta bertan, hainbat orrialde ikusi ditugu jarduerak landu eta egin daitezkeenak.
IKASTEKO MODU DESBERDINAK
PLE (Personal Learning Environment): Norberak nondik autoikasten duen.
LMS (Learning Management System):Ikasteko sistemak/plataformak; hala nola, Egela, iazko Moodle
MOOC (Massive Online Open Course): Modu ikastoroan egiten direnak (masiboak direnak).
Honi buruzko bideo oso interegarria:
HAUSNARKETA
Laburbilduz, eta goain ere behin eta berriz errepikatu bezala, irakasleok umeei etorkizun hurbil honetan informatikaren inguruko hainbat aspektu eta baliabide erakutsi behar diegu. Modu honetan, motibatu eta aktibatu egin daitezke eta klaseak modu diferentean egiteko aukera paregabea izan daiteke. Izan ere, gaur egun paradigma berria agertu da, aldaketa izugarri handia eman da, eta teknologietan murgildurik egon behar dugu. Baina, batez ere, SORKUNTZA BULTZATZEA BEHARREZKOA DA.
Beraz, behe-mailakoetatik goi-mailetaraino iristea oso garrantzitsua da; hau da: memorizatu, ulertu, ezarri, analizatu, ebaluatu, sortu.
