2014(e)ko azaroaren 29(a), larunbata

ZAZPIGARREN ASTEAN EGINDAKOA

Kaixo irakurleok!

Gaur, jada gure zazpigarren astea da eta honetan ere hainbat aspektu ikertu eta landu ditugu klase magistralean nahiz praktikoan. Beraz, hauek zeintzuk izan diren azaltzera ekingo diogu:

  •     Magistralean:
Gaurkoan ere, bi talde aurkeztu dituzte euren gaiak; baina, kasu honetan ere gai beraren inguruan aritu dira hizketan; hain zuzen ere, internet zein arrisku dituen eta hauek saihesteko zein segurtasun hartu genitzakeen. Artikulu hau hik ikasi aldizkaritik aterata izan da, haren egilea Nuria Quintana izanik (2013).

Arrisku motak

Lehenengo eta behin esan beharra daukagu internet onuragarria dela gauza askorengandik; besteak beste, informazio ugari eskuratzeko aukera, aukera berriak, aldaketak merkataritzan, komunikazioan eta administrazioan,... Hala eta guztiz ere, arriskuak ere badaude; hala nola:
- Edukien inguruko arriskuak (pornografia, arrazakeria, indarkeria,...)
- Adin txikikoak ezezagunekin dituzten harremanak (kontu handia ibili behar da internet-en izen osoa, helbidea, adina, datu pertsonalak,...non jartzen ditugun)
- Merkataritza elektronikoaren ingurukoak.
- Lege alderdiarekin zerikusia dutenak (sarean egindakoak errealitatean eragina du)
- (...)

Horren aurrean, beraz, eskolaren zeregina interneteko arriskuen aurrean haurrei informazioa ematea da. Eta hau kontrolatzeko, 6 aspektu landu daitezke:

- Interneten inguruko segurtasunaren inguruan informatzea.
- Interneteko segurtasunaren gaia curriculumean txertatzea.
- Eskoletan sarea arduraz erabiltzen irakatsi material didaktiko egokiak erabiliz.
- Iragazteko eta monitoretzako programak erakustea.
- IEP (Internet segurtasunez erabiltzeko eskola politikoa) prestatu, ezarri eta berrikusi: eskolan internet segurtasunez eta arriskurik gabe erabiltzea helburua daukana).

- Zergatik da garrantzitsua Internet-aren baliabidea?

              Bizitza modernoaren funtsezko zatia da.
              Helburua: Maila igotzea, arrakasta sustatzea, langileen lanari laguntza eskatzea,                   informazio kudeaketa, ikastetxeen administrazioa hobetzea,...

Laburbilduz, ikasleek kontzientzia hartu behar dute zein baliogarria den Internet-a. Gaur egunean pil-pilean dagoen gaia baita (egunetik egunera arreta gehiago eta garrantzi handikoa den zerbait baita). Etorkizunean gero eta arazo gehiago eta gero eta handiagoak (larriagoak) izango ditugu. Beraz, kontuz ibili eta kontrolatu!

Segurtasuna Internet-en

- Internet-eko informazioa ebaluatzen ikasi:
                1. Prestakuntza eskaini
                2. Informazio iturria aipatu (Copy-right erreparatu)
                3. Ikastetxeak ziurtatu legedia betetzen dela.
              4. Deserosoak sentiarazten dituzten materiala irakasleari esatea, zuzentzeko.

- Nola erabili helbide elektronikoa?
                1. Onartua izan behar da (ikastetxeak emandakoa)
                2. Irakasleen begiradapean

- Web orrialde batean zenbait aspektu hartu behar dira kontutan, besteak beste:
                Informazio pertsonalik ez jartzea.
                Argazkiak, haurrak identifikatu barik.
                Ikasleen izen osoak ez.
                Argazkiak erakusteko gurasoen baimena behar da.

- Berriketa gelak eta foroak egokiak dira, baina, hala ere arriskuak egon daitezke. Beraz, eskoletan neurri batzuk hartu behar dira:
                Elkarrizketak eman: arriskuak azaldu.
                Arautu gabeko foroetan ez sartu.
                Gainbegirale bat egotea.
                Foroetan parte hartu EZ.
                Zerbitzua erabili baino lehen arriskuetaz ohartarazi.

- Nola baimenduko da eskoletan Interneta?
                Ikasleen erregistroa egin (gorabeherak).
                LHn heldu baten ardurapean (NON sartu, ZER egin,..).
                DBHn banaka sartzeko baimena (arauak).
                Gurasoei jakinarazi.

- IEP, lehen ere aipatu bezala, ezarritako beste neurri batzuk hauek izan ziren: iragazkien erabilera, sektore desberdinen inplikazioa, erreklamazioen eta zigorren prozesua,...

Ondorioak

- Txikiak babestu.
- Gizarteko sektoreek garrantzia.
- Irakasle eta ikastetxeen lana.
- Neurriak hartu behar dira lehenengo momentutik.
- Segurtasun politikoaren eduki eta estrategiak kontuan hartu behar dira (xedea: Internet modu seguru eta baliogarrian erabiltzea.


Laburbilduz, hasi-hasieratik argibide batzuk ematea da; hau da, balore batzuk zehaztea eta transmititzea.


  • Praktikan:
- Osteguneko praktikan, gure lan modularrean egin behar dugun bideoaren aholku baliogarriak eman dizkigu. Hau da, arazoak edukiz gero, soinuarekin, irudiarekin,...Hauek bideratu ahal izateko zenbait baliabide eskuragarri egin dizkigu.
Hau aipaturik, umeekin erabili ahal ditugun programak erakutsi dizkigu; besteak beste,  jclic  programa (honen hainbat bertsio desberdinak topa ditzakegu). Honetan, hainbat jarduera agertzen zaizkigu (edozein zikloetan erabili daitekeenik), garrantzitsua da jakitea javarekin funtzionatzen duela. Gainera, link-ak jartzeko edo lotura ipintzeko ere  aukera usten dizu. Beraz, oso baliogarria da umeekin klasean lantzeko. Batetik, saiakera kopurua  ez delako inporta, ahal den eihenean egin ahal dezakeelako; eta bestetik, oso motibagarria baita umeentzako horrelako ariketak jorratzea.
Honi loturik, beste programak ere erakutsi dizkigu; adibidez, educaplay. Hau ere, umeek zenbait ariketa egiteko aukera paregabea daukate.

- Ostiraleko praktikan, hasteko eskola 2.0 web orrialdeko errekurtsoak (baliabideak) ikertu ditugu. bertan, atzo landutako web orrialdetako ariketak agertzen dira (jclic).



Bestetik, klasean ipuinak edo komikiak sortzeko programak ere erakutsi dizkigu; besteak beste, Pixton eta Go animate ( https://www.youtube.com/watch?v=Wxch7vl4CcU ). Guztiz dohainik da, baina, egun kopuru konkretu bat dauka. Hala ere, oso erabilgarria da. Beste klasekide batekin batera kominiki bat egin dugu, Pixton programa erabilita; eta umeek modu dibertigarri batean bere sormena lantzeko oso erabilgarria dela ikusarazi dut.

Azkenik, irakasle izatean erabilgarria izango dugun wiki bat bat erakutsi digu; hain zuzen, recursosparaProfes (Crear animaciones digitales) sartu eta bertan, hainbat orrialde ikusi ditugu jarduerak  landu eta egin daitezkeenak.

IKASTEKO MODU DESBERDINAK

PLE (Personal Learning Environment): Norberak nondik autoikasten duen.
LMS (Learning Management System):Ikasteko sistemak/plataformak; hala nola, Egela, iazko Moodle
MOOC (Massive Online Open Course): Modu ikastoroan egiten direnak (masiboak direnak).

Honi buruzko bideo oso interegarria: 






HAUSNARKETA

Laburbilduz, eta goain ere behin eta berriz errepikatu bezala, irakasleok umeei etorkizun hurbil honetan informatikaren inguruko hainbat aspektu eta baliabide erakutsi behar diegu. Modu honetan, motibatu eta aktibatu egin daitezke eta klaseak modu diferentean egiteko aukera paregabea izan daiteke. Izan ere, gaur egun paradigma berria agertu da, aldaketa izugarri handia eman da, eta teknologietan murgildurik egon behar dugu. Baina, batez ere, SORKUNTZA BULTZATZEA BEHARREZKOA DA.

Beraz, behe-mailakoetatik goi-mailetaraino iristea oso garrantzitsua da; hau da: memorizatu, ulertu, ezarri, analizatu, ebaluatu, sortu.



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina