Hasteko, esan behar dizuet, gaurko sarrera, bi ataletan banatuko dudala. Alde batetik, magistralean (teoria klasean) egindakoari buruzko hausnarketa txikitxo bat egingo dudala; eta bestetik, praktika garaian, zer-nolako orrialdeak ezagutu eta erabili ditugun azalduko dizuet. Behinik behin, hau jada aipaturik dagoela, azaltzeari ekingo diot:
- Magistralean:
Lehenengo, magistralean egindakoari buruz jardungo dut. Nire klasekidekoek, IKT-ko gai baten inguruan aritu ziren; hain zuzen ere, " 5 urteko umeak ordenagailuak erabiltzen" oso interesgarria izan zen. Horretaz mintzatzen aritu ziren, eta zenbait eskolek hori jada aplikatzen zeudela, 5 urteko umeak ordenagailuetan aritzen zeudela eta horrek motibatu eta aldi berean, aktibatu egiten zituztela. Honekin, ados nago; baina baliagarria ala ez, izan daiteke. Izatez, denbora oso gutxi dago hain ume txikiak direnei hori guztia behar den moduan irakasteko.
![]() |
| http://www.publico.es/153971/portatiles-de-ejecutivo-para-ninos-de-parvulario |
Nire aburuz, esango nuke ez dagoela erabat kontrolaturik informatikako inguruan hain txikitatik horrekin aritzeko. Ez baitaude oraindik guztiz formaziorik eta non geratuko da, bestela, bere sormena lantzeko aukera? Eskuekin materialez disfrutatzeko eta gozatzeko aukera? Gainera, bere osasunerako kaltegarria izan daiteke, hainbeste ordu pantaila baten aurrean egotea ikusmenarentzat oso kaltegarria baita. Baina, hala eta guztiz ere, egia da gure aurrean dugun mundu hau ulertzeko, informatizaturik egon behar garela; eta beraz, horretarako txikitatik prestatzen bagaituzte hobea izan daiteke. Ondorioz, ez dakit zein izango litzatekeen aukera hoberena, baina frogatzearren ez da ezer galduko.
![]() |
- Praktikan:
1. Harpidetu ginen hezkuntza atari batean, edo nire gaiarekin lotura
duten blogetan. Horretarako erabili genuen Mozilla Firefox eta RSS ikono laranja agertzen
den tokian sakatu eta kopiatu itsasteko honako honetan: “Diseinu/ Gehitu gadget/ Feed/ Gorde”. (Zuk gustuko duzun orrialdetara joateko aukera paregabea).
2. Gimp portable gure ordegailuetan edukitzeko zer egin: "version portable"-ra joan eta bertan deskargatu. Oso baliagarria da argazkiak manipulatu nahi izanez gero, Guk, hain zuzen, 3 gauza batik bat, nola egiten ziren ikasi genuen:
- Argazki baten zati bat mozteko, pausu hauek jarraitu behar dira: herramientas- transformacion- recortar (mayus+G)- zatia aukeratu- aukeratutakoan klik bikoitza eman- guardar como- jpg. moduan- calidad (buena edo mala).
- Irudi bat handiagotzeko edo txikiagotzeko pausuak, hauek dira: imagen- escalar imagen (zuk aukeratu nahi dituzun neurriak) - eta guardar.
- Irudi bati memoria kentzeko edo pisua kentzeko (komprimitu ahal izateko) pausuak: guadar como- berriro ere "guardar" eman- agertuko zaizun kuadro berrian, kalitatea jaitsi.
3. Fotoflexer nola erabiltzen den ere ikasi genuen. Hau argazkiak editatzeko oso egokia eta erraza da.
Azkenik, eta argazkiei buruz egon garela eta; aprobetxatu du, guri esateko: "gure argazki propioak erabili ahal ditugula" eta horretarako, baliabide edo pauta batzuk eman dizkigu; hau da, argazkiak egiteko hiru plano aipatu dizkigu:
![]() |
| http://www.deviantart.com/morelikethis/347286889 |
- Normala
- Pikatua
- Kontrapikatua (zineman beldurra adierazteko asko erabiltzen da)
Hauek guztiak nola erabili behar diren jakin behar dugu; izan ere, aukera handia baita gure lanetan jolasteko joko ugari ematen baitizkigute. Efektu desberdinak ematen dituztelako baita sentsazio desberdinak sorrarazi ere.
HAUSNARKETA
Azkenik, esan beharra daukat, goian nire iritzia magistrala aldean eta praktika aldean ikusiko duzuela. Hala eta guztiz ere, gustatuko litzaidake gauza bat azpimarratzea; hain zuzen ere, zuek, etorkizuneko irakasleok, umeen irribarreak kolorez bete behar dituzuela. Hau da, ez ahaztu gauza hauen bitartez (erakusten eta ikasten ari garen programa guzti hauen bitartez), zenbait alderdi/gai modu dibertigarri, motibagarri eta desberdin batean azalerazi ahal dizuela gure txikiei. Baina, lehen ere aipatu bezala, ez ahaztu beste herramientak ere badaudela eta hauek ere erabili ditzakezue (gauza bakoitza bere neurrian erabilita, ona baita).
Laburbilduz, kontuan hartu eta zuei erabilgarrienak egiten zaizkizuenak gehiago ikertzeko eta erabiltzeko animatzen zaituztet, aukera paregabea baita!
Laburbilduz, kontuan hartu eta zuei erabilgarrienak egiten zaizkizuenak gehiago ikertzeko eta erabiltzeko animatzen zaituztet, aukera paregabea baita!



iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina