Irakurle maitiok, gaurkoan ere berriro agurtzen zaituztet. Aste honetan egindakoari buruz mintzatuko natzaizue. Ikasteko arreta prestatu! :)
- Magistralean:
Gure taldeak eta beste talde bat aurkezturiko gaia, berbera izan zen; hain zuzen, HORIZONTE PROIEKTUARI buruz izan zen:
Horizonte proiektua, 2002.urtetik aurrera, Consorcio de Nuevos Medios (NMC) elkarteak ekoizten du. Proiektu honen funtsa, hezkuntza arloan teknologia berriek hurrengo bost urteetan zehar izango duten inpaktua aztertzea da.
Azalduko dugun Proiektu Horizontearen txostena 2013koa da eta oinarrizko zein erdi-mailako hezkuntzari bideratuta dago. Hurrengo urteetan zehar zenbait teknologia berriek ikasgeletan izango duten garapenaz gain, txosten honetan hauek irakaskuntzan izan ditzaketen erabilpena, hauen bidez ikaste-prozesua nola gauzatu ahal den eta adierazpen sortzailea nola landu daiteke azaltzen da.
Egitasmo honen hiru argitalpen globaletan ( goi-mailako hezkuntza, eskola-hezkuntzan eta museo hezkuntza), sei teknologia edo praktika berritzaile aurki ditzakegu. Hauen erabilpena, seguruenik, bost urteko epearen barruan, gaur egun hezkuntzan dauden joera nagusiekin bateratuko da.
Aipatutako sei teknologia berritzaile hauek, hiru adopzio horizontetan kokatu dira. Horizonte bakoitzean, teknologia hauek zein epearen barruan hezkuntza joera nagusiarekin batuko diren edota nola erabiliko diren ikaste-prozesuan zehaztuko da. Horizonta bakoitzari egokitu zaion epea ondorengoa da: Adopzio horizonte hurbila, hemen aipatutako teknologia berritzaileak hezkuntza joera nagusiari atxikiko dira hamabi hilabeteko epe baten barruan; Tarteko adopzio maila, joera nagusiei bi edo hiru urteko epearen barruan atxikitu egingo dira eta azkenik, Epe luzeko horizontea, zeinean bost urteko epean zein teknologiak hezkuntzan sartuko diren zehazten duen.
Eta honekin amaitzeko, eta guk irakasle moduan arituko garenez, hausnarketarako bideo hau oso interesgarria eta baliogarria dena ikusteko hemen zintzilikaturik ustea egokia deritzot: K12 bideoa
- Praktikan:
Osteguneko praktikan, irakasleak Webquest metodologiari buruz hitz egin digu; oso garrantzitsua den interneteko herramienta dena. Beraz, lehenengo datu orokorrei erreparatuko diegu eta gero, sakonago lantzen joango gara:
DATU OROKORRAK:
- Nork? Bernie Dodge- sortua
- Noiz? 1995ean
- Non: EEBBetan, San Diego (Calfornia)
- Helburua: Gehigizko informazioari erantzuna emateko.
ZER DA?
- Jarduera hezitzailea.
- Internet bidezko ikerlana: Gelan internet erabiltzeko hezkuntza metodologia bat.
-Bilatu beharreko informazioa interneten dago.
-Informazio bilaketa zuzendu bat egitea da.
- Kooperatiboa eta orientatzailea.
- Irakasleak galdera batzuk planteatzen ditu eta aurretiaz aukeratutako baliabideetan oinarrituak egon behar dira.
SEI ATALEZ OSATUA:
- Sarrera:
- Zeregina
- Prozedura
- Baliabideak
- Ebaluazioa
- Ondorioak
Sarreran bi helburu aurkitzen dira: Ikaslea gaiaren inguruan bideratzea eta ikaslearen motibazioa sustatzea.
Zereginean, lortu behar duen zeregina zehazten zaio.
Prozeduran, zeregina lortzeko eman beharreko urratsak eta lan egiteko moduari buruzko orientabideak ematen dira.
Baliabideen barruan; informazio bilaketan denbora alferrik ez galtzeko direnak: web guneak, entziklopedia digitalak, laguntza-dokumentuak (txantiloiak, ereduak), ariketrak,....
Ebaluazioan, zer den eta kontutan hartuko diren irizpideak.
Ondorioetan, komunean hausnarketa egiten da: Prozesuaz, ikasitakoaz, zailtasunaz eta hobespenaz.
EZAUGARRIAK:
- Ikuspegi konstruktibista batetik ikusita, gaitasun intelektualaren garapenaren laguntzailea da.
- Transmitituta eta konpartitu daitekeen metodologia
- Malgua (erabiltzaileren, gaiaren, adinaren arabera.
HELBURUAK:
- Ikasleek denbora erabilpen egokia egitea.
- Informazioaren bilaketan baino, informazioaren erabilpenean datza.
- Azterketa, laburpen eta ebaluazio gaitasunak bultzatzea.
SAILKAPENA IRAUPENAREN ARABERA:
- Iraupen motza: 1-3 ekintza (gaia ezagutu eta antolatu)
- Iraupen luzea: aste bateko edo hilabete baterako lana.
- Miniwebquest: webquest motz bat.
Gaiak edozien izan daitezke: gizarteko hainbat arlo lantzen dira; hala nola, ekonomia, ingurugiro hezkuntza, gizarte zientziak, musika, bake-hezkuntza, hizkuntza desberdinen irakaskuntza,...
Edozein arlotan: filogia, osasun hezkuntza, historia, fisika kimika, matematika, antropologia, artea,...
Azkenik, edozein mailatan eman daiteke: Batxillergoan, Agiriak Lortzekoa, Lanbide Heziketa erdi eta goi maila, Haur Hezkuntza (ez da oso komenigarria), DBH, zeharkakoak, UNI-an.
Eta ondoren, zenbait adibide eman dizkigu; besteak beste, Batxi ondoren, zer?,... eta gero guk beste hainbat beste bilatu ditugu.
ALDE POSITIBOAK ETA ALDE NEGATIBOAK:
Alde positiboak: internetekin lotuta, talde lana, ikasle aktiboa, motibagarria, praktikoa, entreteningarria, desberdina, doakoa, atalka egituratua, didaktikoa, ulerterreza, zehatza, informazioa eskuragarritasuna, etxean ere eskuragarri izatea,...
Alde negatiboak: ez da elkar erlazorik irakasle eta ikasleen artean, konexioa behar dela (on-line izatea), diseinu luzea, autonomia gutxi, metodologia berria, gidatuegia, ordenagailuan beharra
Beraz, honetan haritzeko oreka bat bilatu behar da, guztion eskuetan egon ahal izateko.
Ostiraleko praktikan, Ardora programa erakutsi digu zeinetan euskaraz ere erabili daitekeen. Ariketak sortzeko eta umeek egiteko oso erabilgarria eta polita da. Honetako adibide ugari: Gaminde Iñaki , Bilbao Begoña , Ezkurdia Gurutza , Pérez Karmele (2008) . ESKOLARAKO MATERIAL LANTEGIA (2008). Bilboko irakasle eskola: Euskal Herriko Unibertsitateko argitalpen zerbitzua; egindako liburuxkan topa ditzakegu.
PADLET programa ere ikertu dugu: Orri txuri bat agertzen da eta edozer jarri dezakezu eta nahi duzun moduan. Oso erraza baina potentea. Gure kabuz ikertu dugu eta binaka, eskema bat eratu dugu. Guk, beraz, gaurkoan egindakoari buruzko laburpen bat egitea pentsatu dugu eta hauxe atera zaigu:
HAUSNARKETA
Laburbilduz, sarrera honetan ere zenbait gomendio eta programa aurkituko dituzue herramienta erabilgarri bezala. Honetaz gain, magistralean ere egindako aurkezpenak dituzue (IKT-eko zenbait gauza zehatzei buruz hitz egin genuen- horizonte proiektua- zer den jakiteko goiko partea irakurri. Ez eratu jakin gabe).
Bukatzeko, azpimarratzea nire taldekideek eta ni egindako esfortsua, hasieran galduta ibili ginen, baina zenbait artikulu irakurri ostean, zer zen argi eta garbi gelditu zitzaigun; gutxienez, behar bezalako aurkezpen bat prestatzeko gure beste taldekideen aurrean. Beraz, guk eginiko lanarekin pozik gaudela esan genezake.

iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina