2014(e)ko azaroaren 29(a), larunbata

ZAZPIGARREN ASTEAN EGINDAKOA

Kaixo irakurleok!

Gaur, jada gure zazpigarren astea da eta honetan ere hainbat aspektu ikertu eta landu ditugu klase magistralean nahiz praktikoan. Beraz, hauek zeintzuk izan diren azaltzera ekingo diogu:

  •     Magistralean:
Gaurkoan ere, bi talde aurkeztu dituzte euren gaiak; baina, kasu honetan ere gai beraren inguruan aritu dira hizketan; hain zuzen ere, internet zein arrisku dituen eta hauek saihesteko zein segurtasun hartu genitzakeen. Artikulu hau hik ikasi aldizkaritik aterata izan da, haren egilea Nuria Quintana izanik (2013).

Arrisku motak

Lehenengo eta behin esan beharra daukagu internet onuragarria dela gauza askorengandik; besteak beste, informazio ugari eskuratzeko aukera, aukera berriak, aldaketak merkataritzan, komunikazioan eta administrazioan,... Hala eta guztiz ere, arriskuak ere badaude; hala nola:
- Edukien inguruko arriskuak (pornografia, arrazakeria, indarkeria,...)
- Adin txikikoak ezezagunekin dituzten harremanak (kontu handia ibili behar da internet-en izen osoa, helbidea, adina, datu pertsonalak,...non jartzen ditugun)
- Merkataritza elektronikoaren ingurukoak.
- Lege alderdiarekin zerikusia dutenak (sarean egindakoak errealitatean eragina du)
- (...)

Horren aurrean, beraz, eskolaren zeregina interneteko arriskuen aurrean haurrei informazioa ematea da. Eta hau kontrolatzeko, 6 aspektu landu daitezke:

- Interneten inguruko segurtasunaren inguruan informatzea.
- Interneteko segurtasunaren gaia curriculumean txertatzea.
- Eskoletan sarea arduraz erabiltzen irakatsi material didaktiko egokiak erabiliz.
- Iragazteko eta monitoretzako programak erakustea.
- IEP (Internet segurtasunez erabiltzeko eskola politikoa) prestatu, ezarri eta berrikusi: eskolan internet segurtasunez eta arriskurik gabe erabiltzea helburua daukana).

- Zergatik da garrantzitsua Internet-aren baliabidea?

              Bizitza modernoaren funtsezko zatia da.
              Helburua: Maila igotzea, arrakasta sustatzea, langileen lanari laguntza eskatzea,                   informazio kudeaketa, ikastetxeen administrazioa hobetzea,...

Laburbilduz, ikasleek kontzientzia hartu behar dute zein baliogarria den Internet-a. Gaur egunean pil-pilean dagoen gaia baita (egunetik egunera arreta gehiago eta garrantzi handikoa den zerbait baita). Etorkizunean gero eta arazo gehiago eta gero eta handiagoak (larriagoak) izango ditugu. Beraz, kontuz ibili eta kontrolatu!

Segurtasuna Internet-en

- Internet-eko informazioa ebaluatzen ikasi:
                1. Prestakuntza eskaini
                2. Informazio iturria aipatu (Copy-right erreparatu)
                3. Ikastetxeak ziurtatu legedia betetzen dela.
              4. Deserosoak sentiarazten dituzten materiala irakasleari esatea, zuzentzeko.

- Nola erabili helbide elektronikoa?
                1. Onartua izan behar da (ikastetxeak emandakoa)
                2. Irakasleen begiradapean

- Web orrialde batean zenbait aspektu hartu behar dira kontutan, besteak beste:
                Informazio pertsonalik ez jartzea.
                Argazkiak, haurrak identifikatu barik.
                Ikasleen izen osoak ez.
                Argazkiak erakusteko gurasoen baimena behar da.

- Berriketa gelak eta foroak egokiak dira, baina, hala ere arriskuak egon daitezke. Beraz, eskoletan neurri batzuk hartu behar dira:
                Elkarrizketak eman: arriskuak azaldu.
                Arautu gabeko foroetan ez sartu.
                Gainbegirale bat egotea.
                Foroetan parte hartu EZ.
                Zerbitzua erabili baino lehen arriskuetaz ohartarazi.

- Nola baimenduko da eskoletan Interneta?
                Ikasleen erregistroa egin (gorabeherak).
                LHn heldu baten ardurapean (NON sartu, ZER egin,..).
                DBHn banaka sartzeko baimena (arauak).
                Gurasoei jakinarazi.

- IEP, lehen ere aipatu bezala, ezarritako beste neurri batzuk hauek izan ziren: iragazkien erabilera, sektore desberdinen inplikazioa, erreklamazioen eta zigorren prozesua,...

Ondorioak

- Txikiak babestu.
- Gizarteko sektoreek garrantzia.
- Irakasle eta ikastetxeen lana.
- Neurriak hartu behar dira lehenengo momentutik.
- Segurtasun politikoaren eduki eta estrategiak kontuan hartu behar dira (xedea: Internet modu seguru eta baliogarrian erabiltzea.


Laburbilduz, hasi-hasieratik argibide batzuk ematea da; hau da, balore batzuk zehaztea eta transmititzea.


  • Praktikan:
- Osteguneko praktikan, gure lan modularrean egin behar dugun bideoaren aholku baliogarriak eman dizkigu. Hau da, arazoak edukiz gero, soinuarekin, irudiarekin,...Hauek bideratu ahal izateko zenbait baliabide eskuragarri egin dizkigu.
Hau aipaturik, umeekin erabili ahal ditugun programak erakutsi dizkigu; besteak beste,  jclic  programa (honen hainbat bertsio desberdinak topa ditzakegu). Honetan, hainbat jarduera agertzen zaizkigu (edozein zikloetan erabili daitekeenik), garrantzitsua da jakitea javarekin funtzionatzen duela. Gainera, link-ak jartzeko edo lotura ipintzeko ere  aukera usten dizu. Beraz, oso baliogarria da umeekin klasean lantzeko. Batetik, saiakera kopurua  ez delako inporta, ahal den eihenean egin ahal dezakeelako; eta bestetik, oso motibagarria baita umeentzako horrelako ariketak jorratzea.
Honi loturik, beste programak ere erakutsi dizkigu; adibidez, educaplay. Hau ere, umeek zenbait ariketa egiteko aukera paregabea daukate.

- Ostiraleko praktikan, hasteko eskola 2.0 web orrialdeko errekurtsoak (baliabideak) ikertu ditugu. bertan, atzo landutako web orrialdetako ariketak agertzen dira (jclic).



Bestetik, klasean ipuinak edo komikiak sortzeko programak ere erakutsi dizkigu; besteak beste, Pixton eta Go animate ( https://www.youtube.com/watch?v=Wxch7vl4CcU ). Guztiz dohainik da, baina, egun kopuru konkretu bat dauka. Hala ere, oso erabilgarria da. Beste klasekide batekin batera kominiki bat egin dugu, Pixton programa erabilita; eta umeek modu dibertigarri batean bere sormena lantzeko oso erabilgarria dela ikusarazi dut.

Azkenik, irakasle izatean erabilgarria izango dugun wiki bat bat erakutsi digu; hain zuzen, recursosparaProfes (Crear animaciones digitales) sartu eta bertan, hainbat orrialde ikusi ditugu jarduerak  landu eta egin daitezkeenak.

IKASTEKO MODU DESBERDINAK

PLE (Personal Learning Environment): Norberak nondik autoikasten duen.
LMS (Learning Management System):Ikasteko sistemak/plataformak; hala nola, Egela, iazko Moodle
MOOC (Massive Online Open Course): Modu ikastoroan egiten direnak (masiboak direnak).

Honi buruzko bideo oso interegarria: 






HAUSNARKETA

Laburbilduz, eta goain ere behin eta berriz errepikatu bezala, irakasleok umeei etorkizun hurbil honetan informatikaren inguruko hainbat aspektu eta baliabide erakutsi behar diegu. Modu honetan, motibatu eta aktibatu egin daitezke eta klaseak modu diferentean egiteko aukera paregabea izan daiteke. Izan ere, gaur egun paradigma berria agertu da, aldaketa izugarri handia eman da, eta teknologietan murgildurik egon behar dugu. Baina, batez ere, SORKUNTZA BULTZATZEA BEHARREZKOA DA.

Beraz, behe-mailakoetatik goi-mailetaraino iristea oso garrantzitsua da; hau da: memorizatu, ulertu, ezarri, analizatu, ebaluatu, sortu.



2014(e)ko azaroaren 23(a), igandea

SEIGARREN ASTEAN EGINDAKOA

Irakurle maitiok, gaurkoan ere berriro agurtzen zaituztet. Aste honetan egindakoari buruz mintzatuko natzaizue. Ikasteko arreta prestatu! :)
  • Magistralean:
Gure taldeak eta beste talde bat aurkezturiko gaia, berbera izan zen; hain zuzen, HORIZONTE PROIEKTUARI buruz izan zen:

Horizonte proiektua, 2002.urtetik aurrera,  Consorcio de Nuevos Medios (NMC) elkarteak ekoizten du. Proiektu honen funtsa, hezkuntza arloan teknologia berriek hurrengo bost urteetan zehar izango duten inpaktua aztertzea da.

Azalduko dugun Proiektu Horizontearen txostena 2013koa da eta oinarrizko zein erdi-mailako hezkuntzari bideratuta dago. Hurrengo urteetan zehar zenbait teknologia berriek ikasgeletan izango duten garapenaz gain, txosten honetan hauek irakaskuntzan izan ditzaketen erabilpena, hauen bidez ikaste-prozesua nola gauzatu ahal den eta adierazpen sortzailea nola landu daiteke azaltzen da.

Egitasmo honen hiru argitalpen globaletan ( goi-mailako hezkuntza, eskola-hezkuntzan eta museo hezkuntza), sei teknologia edo praktika berritzaile aurki ditzakegu. Hauen erabilpena, seguruenik, bost urteko epearen barruan, gaur egun hezkuntzan dauden  joera nagusiekin bateratuko da.

Aipatutako sei teknologia berritzaile hauek, hiru adopzio horizontetan kokatu dira. Horizonte bakoitzean, teknologia hauek zein epearen barruan hezkuntza joera nagusiarekin batuko diren edota  nola erabiliko diren ikaste-prozesuan zehaztuko da. Horizonta bakoitzari egokitu zaion epea ondorengoa da: Adopzio horizonte hurbila, hemen aipatutako teknologia berritzaileak hezkuntza joera nagusiari atxikiko dira hamabi hilabeteko epe baten barruan; Tarteko adopzio maila, joera nagusiei bi edo hiru urteko epearen barruan atxikitu egingo dira eta azkenik, Epe luzeko horizontea, zeinean bost urteko epean zein teknologiak hezkuntzan sartuko diren zehazten duen.

Eta honekin amaitzeko, eta guk irakasle moduan arituko garenez, hausnarketarako bideo hau oso interesgarria eta baliogarria dena ikusteko hemen zintzilikaturik ustea egokia deritzot: K12 bideoa



  • Praktikan:
Osteguneko praktikan, irakasleak Webquest metodologiari buruz hitz egin digu; oso garrantzitsua den interneteko herramienta dena. Beraz, lehenengo datu orokorrei erreparatuko diegu eta gero, sakonago lantzen joango gara:

DATU OROKORRAK:

- Nork? Bernie Dodge- sortua

- Noiz? 1995ean
- Non: EEBBetan, San Diego (Calfornia)
- Helburua: Gehigizko informazioari erantzuna emateko.

ZER DA?

- Jarduera hezitzailea.

- Internet bidezko ikerlana: Gelan internet erabiltzeko hezkuntza metodologia bat.


         -Bilatu beharreko informazioa interneten dago.

         -Informazio bilaketa zuzendu bat egitea da.

- Kooperatiboa eta orientatzailea.

- Irakasleak galdera batzuk planteatzen ditu eta aurretiaz aukeratutako baliabideetan oinarrituak egon behar dira.

SEI ATALEZ OSATUA:

  1. Sarrera:
  2. Zeregina
  3. Prozedura
  4. Baliabideak
  5. Ebaluazioa
  6. Ondorioak
Sarreran bi helburu aurkitzen dira: Ikaslea gaiaren inguruan bideratzea eta ikaslearen motibazioa sustatzea.

Zereginean, lortu behar duen zeregina zehazten zaio.

Prozeduran, zeregina lortzeko eman beharreko urratsak eta lan egiteko moduari buruzko orientabideak ematen dira.

Baliabideen barruan; informazio bilaketan denbora alferrik ez galtzeko direnak: web guneak, entziklopedia digitalak, laguntza-dokumentuak (txantiloiak, ereduak), ariketrak,....

Ebaluazioan, zer den eta kontutan hartuko diren irizpideak.

Ondorioetan, komunean hausnarketa egiten da: Prozesuaz, ikasitakoaz, zailtasunaz eta hobespenaz.


EZAUGARRIAK:

- Ikuspegi konstruktibista batetik ikusita, gaitasun intelektualaren garapenaren laguntzailea da.

- Transmitituta eta konpartitu daitekeen metodologia
- Malgua (erabiltzaileren, gaiaren, adinaren arabera.


HELBURUAK:

- Ikasleek denbora erabilpen egokia egitea.

- Informazioaren bilaketan baino, informazioaren erabilpenean datza.
- Azterketa, laburpen eta ebaluazio gaitasunak bultzatzea.


SAILKAPENA IRAUPENAREN ARABERA:

- Iraupen motza: 1-3 ekintza (gaia ezagutu eta antolatu)


- Iraupen luzea: aste bateko edo hilabete baterako lana.


- Miniwebquest: webquest motz bat.

Gaiak edozien izan daitezke: gizarteko hainbat arlo lantzen dira; hala nola, ekonomia, ingurugiro hezkuntza, gizarte zientziak, musika, bake-hezkuntza, hizkuntza desberdinen irakaskuntza,...

Edozein arlotan: filogia, osasun hezkuntza, historia, fisika kimika, matematika, antropologia, artea,...

Azkenik, edozein mailatan eman daiteke: Batxillergoan, Agiriak Lortzekoa, Lanbide Heziketa erdi eta goi maila, Haur Hezkuntza (ez da oso komenigarria), DBH, zeharkakoak, UNI-an.

Eta ondoren, zenbait adibide eman dizkigu; besteak beste, Batxi ondoren, zer?,... eta gero guk beste hainbat beste bilatu ditugu.


ALDE POSITIBOAK ETA ALDE NEGATIBOAK:

Alde positiboak: internetekin lotuta, talde lana, ikasle aktiboa, motibagarria, praktikoa, entreteningarria, desberdina, doakoa, atalka egituratua, didaktikoa, ulerterreza, zehatza, informazioa eskuragarritasuna, etxean ere eskuragarri izatea,...

Alde negatiboak: ez da elkar erlazorik irakasle eta ikasleen artean, konexioa behar dela (on-line izatea), diseinu luzea, autonomia gutxi, metodologia berria, gidatuegia, ordenagailuan beharra

Beraz, honetan haritzeko oreka bat bilatu behar da, guztion eskuetan egon ahal izateko.




Ostiraleko praktikan, Ardora programa erakutsi digu zeinetan euskaraz ere erabili daitekeen. Ariketak sortzeko eta umeek egiteko oso erabilgarria eta polita da. Honetako adibide ugari: Gaminde Iñaki , Bilbao Begoña , Ezkurdia Gurutza , Pérez Karmele (2008) . ESKOLARAKO MATERIAL LANTEGIA (2008). Bilboko irakasle eskola: Euskal Herriko Unibertsitateko argitalpen zerbitzua; egindako liburuxkan topa ditzakegu.


PADLET programa ere ikertu dugu: Orri txuri bat agertzen da eta edozer jarri dezakezu eta nahi duzun moduan. Oso erraza baina potentea. Gure kabuz ikertu dugu eta binaka, eskema bat eratu dugu. Guk, beraz, gaurkoan egindakoari buruzko laburpen bat egitea pentsatu dugu eta hauxe atera zaigu:





HAUSNARKETA


Laburbilduz, sarrera honetan ere zenbait gomendio eta programa aurkituko dituzue herramienta erabilgarri bezala. Honetaz gain, magistralean ere egindako aurkezpenak dituzue (IKT-eko zenbait gauza zehatzei buruz hitz egin genuen- horizonte proiektua- zer den jakiteko goiko partea irakurri. Ez eratu jakin gabe).

Bukatzeko, azpimarratzea nire taldekideek eta ni egindako esfortsua, hasieran galduta ibili ginen, baina zenbait artikulu irakurri ostean, zer zen argi eta garbi gelditu zitzaigun; gutxienez, behar bezalako aurkezpen bat prestatzeko gure beste taldekideen aurrean. Beraz, guk eginiko lanarekin pozik gaudela esan genezake. 





2014(e)ko azaroaren 15(a), larunbata

BOSGARREN ASTEAN EGINDAKOA


Gaurkoan ere; ohitura ez galtzeko, zuei IKT-eko aste honetan, lantzen zer egon garen heleraztea daukat helburu. Beraz, bi atalak azaltzen hasiko naiz:

  • Magistralean:
Hasteko, teoria klasean nire klasekideek IKT inguruan landu zituzten bi gaiei buruz arituko natzaizue. Gaiak hauek izan ziren:

1. Gaia: Hezkuntza aireberritzeko aitzakia

Gaur egungo gizartea: Gizarte materialista, gizarte globalizatua, informazioaren eta ezagutzaren gizartea, komunikazioaren gizartea, irudien gizartea,eta gizarte digitala moduan ulertzen dugu.

Gaur egungo eskola nolakoa den eta errealitatearekin konparatu dute (talka egiten baitu- baliabide eza eta irakasleen ezgaitasuna edo ezintasuna teknologien inguruan). Eta hori nola konpondu ditzakegu?

1. Egokitzapena eta alfabetatze digitala. (Ezagutzak eskuratzeko-garapen pertsonala).
2. Inklusibo digitala (Beraz, eskolak baliabideak eskaini behar ditu, berdintasuna egoteko)
3. Hezkuntza eredua berriztatu (IKT-ak eskoletan txertatu eta teknologiak modu esanguratsuan erabili).

Teknologiek ere zer nolako aukerak eskaintzen dizkiguten mintzatzen aritu ziren; hala nola, Web 2.0 erabilerak:

1. Blogak
2. Wikiak
3. Webguneak
4.Marka-gune sozialak
5. Podcast
6. Mapa kontzeptualak
7. Moodle
8. Bideojokoak/sofware didaktikoak

Hauek ekartzen dituzten ondorioak: Elkarlana eta bizikidetza sustatzea, askatasuna emateko, balioak eskuratzea,...direlako.


2.Gaia: Internet eta eskola

Lehenengo, aipatu behar dugu eskolan gero eta baliabide gehiago behar dira informatikaren inguruan eta irakasleak gero eta prestakuntza handiagoa behar dute; beraz hainbat aspektu kontuan hartzea beharrezkoa da; izan ere, alde batetik, adin txikikoak eskolan ere EU kids online (programa bat da haientzako prestaturik) erabiltzen hasi dira.

Beraz, eduki behar diren helburuak: Jakintza maila ezagutzea eta arriskuak identifikatzea izango lirateke.

Hala eta guztiz ere, Internet-en arriskuak ere badaude eta familiek horretaz kezkatzen dira (larritu eta beldurtu). Aipatzen diren beldurrak; besteak beste: haur pornigrafia, ezezagunekin hitzorduak, interneten norberaren datuak ematea...dira.

Hau saiestearren, Safer Internet Programme agertu da (adin txikikoei interneta segurtasun handiagoz erabiltzearren sortua izan da).

Baina, honetaz gain, etxerako erabilera gomendioak ere eman dira:
               
                - Zertan eta non dabilen garrantzitsua
                - Ordenagailua denona den txoko batean jarri
                - Internetei buruz zertxobait ikastea
                - Sareak izan ditzakeen arriskuak erakustea
                - (...)

Bestetik, Web 2.0 hitza nondik dator? Tim O´Reilly-k izan zen asmatzailea. Eta zer da?Teknologia multzo bat baino askoz gehiago da. Hezkuntza alorrean ere honelako proiektuak eramatearen garrantzia azpimarratu baitute. Honetarako kontuan hartu beharreko aspektuak; besteak beste:

                - Tresna berri ugari sortzen doaz, liburuak alde batera utziz eta hauek irakasle                      batek gaur egunean hezkuntzarako kontuan hartzea beharrezkoa da; hala nola,                     blogak, jarioak, wikiak.

                - Sare-sozialen aukera ere kontuan hartu, komunikatzeko sarea baita. (Arrakasta                     handia da).

                - Sareraren abantailak; ikasleen jarrera, gurasoen jarrera,...aipatu dituzte

Azkenik, hau erabiltzearen ondorioak  zeintzuk diren ere aipatu dizkigute eta honen inguruko bideo bat jarri dute.


  • Praktikan:
Osteguneko praktikan; guk egindako lan guztietarako baliogarria izango zaiguna ikasi genuen; hain zuzen, bibliografia eta idazlanak modu egokian nola egin behar diren irakatsi zigun. 

1.Liburuetan, tesietan eta abarretan bertako atal berezia denean, honela adieraziko da Bibliografia:

1. Idazlearen deitura(k) (inprentan, letra larri txikiz) [koma] eta izena [bi puntu]

2. Idazlanaren izenburua (letra etzanez) [koma]

3. Argitaletxearen izena [koma] eta herria [koma]

4. Argitalpen-urtea [puntu]

Hona hemen zenbait adibide, ohikoenetik hasita:

ARRATIBEL, Joxe: Kontu zaharrak, Editorial La Gran Enciclopedia Vasca, Bilbo, 1980.

Egilea izenordez aipatzen denean:
XALBADOR, Fernando Aire: Odolaren mintzoa, Auspoa, Tolosa, 1976.

Egilea bakarra ez denean:
ZUBIMENDI, Joxe Ramon; ESNAL, Pello: Idazkera-liburua, Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusia, Gasteiz, 1993.

Egileak hiruzpalau baino gehiago direnean:
ZENBAITEN ARTEAN: Itzulpen antologia, EIZIE, Donostia, 1998.

Egilea ezezaguna denean:
IZENGABEA: De Geographia [Anonymus Ravenatis], Paris, 1688.

Lehen argitalpena ez denean:
PUJOL, Josep; SOLÀ, Joan: Ortotipografia, 2. argit., Columna, Barcelona, 1995.

Izenburuaz gainera, izenburuordea ere baduenean:
JAUREGI, Luis: Xenpelar bertsolaria. Bizitza ta bertsoak, Itxaropena, Zarautz, 1958.

Izen bereko liburu bat baino gehiago direnean:
FRAZER, James George: Urrezko abarra, 1. lib., Klasikoak, Bilbo, 1995.

Jatorrizko argitalpena eta itzulpena aipatu nahi direnean:
ONG, Walter J.: Orality and literacy, Methuen, London, 1982 / Oralidad y escritura, Editorial Fondo de Cultura Económica, México, 1987.

Itzultzailearen izena ere aipatu nahi denean:
FRAZER, James George: Urrezko abarra, 1. lib., Klasikoak, Bilbo, 1995 (euskaratzailea, Iñaki Iñurrieta).

2. Bibliografian sartu nahi dena argitalpenaren atal bat besterik ez denean, in idatzi behar da liburu osoaren aipamenaren aurrean:

BARANDIARAN, Joxe Migel in Ugalde, Martin: Hablando con los vascos, Ariel, Barcelona, 1974.

Aldizkarien kasuan, in idazteaz gainera, alearen zenbakia eta orrialde-bitartea ere zehaztu egin behar dira; baina ez herriaren izena:
Artikulua-edo denean:
MITXELENA, Koldo: “Nuestra irresistible ascensión de la poesía a la ciencia”, in Muga, 19 (1982), 52-64.

Elkarrizketa-edo denean, ez dago izenburua nahitaez aipatu beharrik:
OTEIZA, Jorge in Pamiela, 15 (1993), 17-23.

Beraz, in horren ondorengoa honela osatzen da: aldizkariaren izena (letra arruntez) [koma], alearen zenbakia, data (parentesi artean) [koma] eta orrialde-bitartea (baina nazioartean egiten den bezala: alegia, ordinaleko –garren puntuz ordezkatu gabe).

Oharra: Aldizkariaren izena letra arruntez idaztea salbuespena da. Horregatik idatzi behar da, esate baterako, Zutabe aldizkaria, baina in Zutabe.

3. Testuarekin batera doazenean, honela egiten dira orrialdean orrialdeko aipamen bibliografikoak:

a) Testuaren barruan txertatuta doazenak [batere punturik gabe]:

Ipuin horien lehenengo argitalpena zera da: Joxe Arratibel, Kontu zaarrak (Bilbo, 1980). Ortografia batuan agertutakoak beranduagokoak dira.

Hiztegigintzaren egoera zein zen jakiteko, irakur Koldo Mitxelenaren “Nuestra irresistible ascensión de la poesía a la ciencia”, in Muga, 19 (1982), 52-64, eta bilatu artikulu horrek eragin zituen erantzun min eta saminak.

Oharra: Titulurik gabe eta orrialde-zenbakirik gabe ere txerta daitezke artikuluen aipamen bibliografikoak:

Gogoratu Fishmanek esandakoak hizkuntzen hedapenaz eta arriskuan dauden hizkuntzetarako hizkuntza politikaz. Irakur, besteak beste, Joshua Fishman in Zutabe, 15 (1987), eta Jakin aldizkariaren 48. zenbakikoak.

b) Testutik aparte, orri barrenean doazenak, testuaren barruan txertatutako ohar-marka (izarñoa, zenbakia...) aurrean dutela eta testukoa baino neurri txikiagoko letraz:

(1) MITXELENA, Koldo: Historia de la literatura vasca, Erein, Donostia, 1988.

(2) Garai hartako Bizkaiko lexikoaren eta atsotitzen berri jakiteko, irakur Juan Gorostiaga Bilbaoren Vocabulario del refranero vizcaíno de 1596 (Salamanca, 1953), eta horrek ere lagunduko dizu, agian, orduko bizimoduari eta pentsakerari buruzko azterketa osatzen.

4. Aipamen bibliografiko formalaren ordez egile edota obra jakin baten erreferentzia laburra ematekotan testu aipatuen barrenean, honela eman:

a) egilearen izen-deiturak (osorik nahiz laburturik):
Geroak esan beza: «Herri bat izan zen». Edota hats emaiogun, honetan iraun dezan.
Orixe

b) obraren izenburua (dagokion grafian):
Geroak esan beza: «Herri bat izan zen». Edota hats emaiogun, honetan
iraun dezan.
Euskaldunak

c) egilearen izen-deiturak eta obraren izenburua, komaz bereizirik:
Geroak esan beza: «Herri bat izan zen». Edota hats emaiogun, honetan
iraun dezan.
Orixe, Euskaldunak

  • Bibliografiaren jarritako teoria, hemendik ateratakoa da:
PUJOL, Josep; SOLÀ, Joan: Ortotipografia, 2. argit., Columna, Barcelona, 1995. (pdf-tik aterata)


Ostiraleko praktiketan; aurreko klasekoarekin loturik, bibliografia gordetzeko zenbait baliabideei buruz hitz egin digu; besteak beste, deliciuscannotea eta diigo  erabiltzen ikasi ditugu. Hauen funtzioa, esan bezala, gure bilaketak online eskura izatea da. Balibide hauek markadore sozial bezala ezagutzen dira. Honetaz gain, gure bilaketak publikoak egiteko aukera ere ematen digute, Horretarako bilaketaren linka kopiatzen dugu eta honi buruzko etiketak eta komentarioak idazten ditugu.

Ondoren, bideo bat  aztertu eta kritikatu egin dugu. Ikusitako bideo horretan, hezkuntzarekin erlazioa duten pertsonaiak agertzen joan dira eta hauek esandako esaldi famatuak haien alboan. Fondoz agertzen zen musika, musika lasaia zen. Baina, entzuten genuena, ez zuen bat egiten diapositiba aldaketekin eta hau akats bat da. Beraz, irudiak eta soinuak bat egin behar dute, bestela bi lan paralelo egiten dugu. Jasotzeko musika hain luzea izanik, azkenean deskonektatzen dugu. Honetaz gain, musika amaitzen dela ematen du eta ez, aurrera jarraitzen du. Aipaturiko gauza horiekin kontrolpean ibili behar da; ez baitira erakargarriak ikuslegoarentzat. 

Azkenik, "por cuatro esquinas de nada" bideo ikusi dugu, zein kasu honetan, nahiz eta oso sinplea izan oso ondo dagoen; izatez, ipuin bat kontatzen da eta irudiak eta abestia bateragarriak dira. Komunikatzeko, ahotsaren beharra ere inportantea baita eta ez dugu ahaztu behar. Erregistroaren erabilera, ikuslegoa harritzeko beste instrumentu bat delako. Entzuten duguna, irudian agertu behar da; hiru gauzak; hau da, soinua, irudia eta ahotsa bateraturik egon behar dutela. Sentimenduak adierazteko edo helarazteko garrantzitsua delako. Modu honetan, transmititu nahi duzun mezua helaraztea posiblea izango da.

Jarritako "por cuatro esquinitas de nada" bideo horietako bat hauxe izan zen (baina, esan bezala, hauetako bertsio ugari aurkitu ditzakezue):



Laburbilduz, hau guztia eman dugu; izan ere, DILAN-a prestatzeko kontuan hartzeko aspektu garrantzitsuak baitira.



HAUSNARKETA

Laburbilduz, magistraleko klaseko bi aurkezpenei esker, argi eta garbi geditu zait hezkuntzan internetaren erabileraren garrantziaz; izan ere, hau izango baita etorkizun hurbileko pil-pilean arituko den gunea. Beraz, teknologizaturik eta honen inguruko hainbat aspektuz ohartu eta barneratzea beharrezkoa dugu. Bestela, erabat galdurik aurkitu gara hemendik urte batzuetara. Alde batetik, esan bezala, garrantzitsua deritzot; batez ere, guk, etorkizuneko irakasleok, honen inguruko behar dugun behar bezalako formakuntza hau ematea eta guk gure kabuz gehiago sakontzea. Bestetik, aukera ezin hobea da hezkuntza eraberritzeko. Beraz, ez izan beldurrik eta hezkuntzara aurrera eraman, guk etorkizuna baikara! 

Eta azkenik, praktikan sakondutako teoria behar-beharrezkoa dugun ezaugarrietako bat da; hau da, edozein lan egiterako orduan BIBLIOGRAFIA jartzea ezinbesteko gauza bat da. Ondorioz, erreferentzia bibliografikoak egiterako orduan, liburu, web gune, aldizkari,...era desberdinetan jarri behar dira. Hala ere, formato berean jartzea ere premiazko den aspektua da. Beraz APA araua begiratuz eta jarraituz, errazago izango duzue eta behar den moduan idatziko duzue, inolako dudarik izan gabe. 

Animo eta horrela segi! Aurrera jarraitu IKT-ak erabiliz! ikertu ezazue eta ez izan lotsarik; izan ere, badakizue, akatsetatik ere ikasten dela. 






2014(e)ko azaroaren 14(a), ostirala

LAUGARREN ASTEAN EGINDAKOA

Kaixo txikitxuok!

Badakizuenez, aste honetan ez dugu izan IKT-eko klaserik; izatez, DILAN-a prestatzeko denbora eman digute. Hala eta guztiz ere, informatika eta teknologiaren inguruan hainbat aspektu ikasi ditugu; besteak beste, markagailuak eta hiperbinkuluak nola jarri behar diren. Honako hau, oso baliagarria eta beharrezkoa baita guk egiten ditugun edozein lanetarako.

Laburbilduz, ikertzen asko ikasten da eta oso erabilgarriak diren gauzak ikasteko aukera paregabea izan daiteke. Beraz, ekiozue bilaketari eta ikus ezazue ez dela esaten duten bezain zaila! Animatu zaitezte!


http://milibrillo.wikispaces.com/INTRODUCCI%C3%93N

2014(e)ko azaroaren 2(a), igandea

HIRUGARREN ASTEAN EGINDAKOA

Arratsalde on irakurleok!

Hasteko, esan behar dizuet, gaurko sarrera, bi ataletan banatuko dudala. Alde batetik, magistralean (teoria klasean) egindakoari buruzko hausnarketa txikitxo bat egingo dudala; eta bestetik, praktika garaian, zer-nolako orrialdeak ezagutu eta erabili ditugun azalduko dizuet. Behinik behin, hau jada aipaturik dagoela, azaltzeari ekingo diot:


  • Magistralean:
Lehenengo, magistralean egindakoari buruz jardungo dut. Nire klasekidekoek, IKT-ko gai baten inguruan aritu ziren; hain zuzen ere, " 5 urteko umeak ordenagailuak erabiltzen" oso interesgarria izan zen. Horretaz mintzatzen aritu ziren, eta zenbait eskolek hori jada aplikatzen zeudela, 5 urteko umeak ordenagailuetan aritzen zeudela eta horrek motibatu eta aldi berean, aktibatu egiten zituztela. Honekin, ados nago; baina baliagarria ala ez, izan daiteke. Izatez, denbora oso gutxi dago hain ume txikiak direnei hori guztia behar den moduan irakasteko.


http://www.publico.es/153971/portatiles-de-ejecutivo-para-ninos-de-parvulario

Nire aburuz, esango nuke ez dagoela erabat kontrolaturik informatikako inguruan hain txikitatik horrekin aritzeko. Ez baitaude oraindik guztiz formaziorik eta non geratuko da, bestela, bere sormena lantzeko aukera? Eskuekin materialez disfrutatzeko eta gozatzeko aukera? Gainera, bere osasunerako kaltegarria izan daiteke, hainbeste ordu pantaila baten aurrean egotea ikusmenarentzat oso kaltegarria baita. Baina, hala eta guztiz ere, egia da gure aurrean dugun mundu hau ulertzeko, informatizaturik egon behar garela; eta beraz, horretarako txikitatik prestatzen bagaituzte hobea izan daiteke. Ondorioz, ez dakit zein izango litzatekeen aukera hoberena, baina frogatzearren ez da ezer galduko.


Beraz, saiatu ahalik eta hoberen umeei mundu honetara  apurka-apurka sartzen!



  • Praktikan:
1. Harpidetu ginen hezkuntza atari batean, edo nire gaiarekin lotura duten blogetan. Horretarako erabili genuen Mozilla Firefox eta RSS ikono laranja agertzen den tokian sakatu eta kopiatu itsasteko honako honetan: “Diseinu/ Gehitu gadget/ Feed/ Gorde”. (Zuk gustuko duzun orrialdetara joateko aukera paregabea).

2. Gimp portable gure ordegailuetan edukitzeko zer egin: "version portable"-ra joan eta bertan deskargatu. Oso baliagarria da argazkiak manipulatu nahi izanez gero, Guk, hain zuzen, 3 gauza batik bat, nola egiten ziren ikasi genuen: 

- Argazki baten zati bat mozteko, pausu hauek jarraitu behar dira: herramientas- transformacion- recortar (mayus+G)- zatia aukeratu- aukeratutakoan klik bikoitza eman- guardar como- jpg. moduan- calidad (buena edo mala).
- Irudi bat handiagotzeko edo txikiagotzeko pausuak, hauek dira: imagen- escalar imagen (zuk aukeratu nahi dituzun neurriak) - eta guardar. 
- Irudi bati memoria kentzeko edo pisua kentzeko (komprimitu ahal izateko) pausuak: guadar como- berriro ere "guardar" eman- agertuko zaizun kuadro berrian, kalitatea jaitsi.

3. Fotoflexer nola erabiltzen den ere ikasi genuen. Hau argazkiak editatzeko oso egokia eta erraza da. 

Azkenik, eta argazkiei buruz egon garela eta; aprobetxatu du, guri esateko: "gure argazki propioak erabili ahal ditugula" eta horretarako, baliabide edo pauta batzuk eman dizkigu; hau da, argazkiak egiteko hiru plano aipatu dizkigu:










http://www.deviantart.com/morelikethis/347286889
- Normala
- Pikatua
- Kontrapikatua (zineman beldurra adierazteko asko erabiltzen da)

Hauek guztiak nola erabili behar diren jakin behar dugu; izan ere, aukera handia baita gure lanetan jolasteko joko ugari ematen baitizkigute. Efektu desberdinak ematen dituztelako baita sentsazio desberdinak sorrarazi ere.












HAUSNARKETA

Azkenik, esan beharra daukat, goian nire iritzia magistrala aldean eta praktika aldean ikusiko duzuela. Hala eta guztiz ere, gustatuko litzaidake gauza bat azpimarratzea; hain zuzen ere, zuek, etorkizuneko irakasleok, umeen irribarreak kolorez bete behar dituzuela. Hau da, ez ahaztu gauza hauen bitartez (erakusten eta ikasten ari garen programa guzti hauen bitartez), zenbait alderdi/gai modu dibertigarri, motibagarri eta desberdin batean azalerazi ahal dizuela gure txikiei. Baina, lehen ere aipatu bezala, ez ahaztu beste herramientak ere badaudela eta hauek ere erabili ditzakezue (gauza bakoitza bere neurrian erabilita, ona baita). 

Laburbilduz, kontuan hartu eta zuei erabilgarrienak egiten zaizkizuenak gehiago ikertzeko eta erabiltzeko animatzen zaituztet, aukera paregabea baita!